Tecnalia

Nor gara?

Tecnalia - Quiénes somos

TECNALIA Espainiako ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentro handiena da, erreferentziazkoa Europan eta Basque Research and Technology Alliance-ko kide. Enpresei eta erakundeei laguntzen diegu, haien lehiakortasuna, pertsonen bizi-kalitatea eta hazkunde jasangarria lortzeko. Teknologiarekiko grina eta gizarte hobea eraikitzeko konpromisoa duten pertsonei esker egiten dugu.

  • Gure misioa: ikerketa teknologikoa oparotasun bihurtzea.
  • Gure ikuspegia: Enpresak eta gizartea eraldatzeko eragile izatea, etengabe aldatzen ari den etorkizuneko erronketara egokitzeko.
  • Gure balioak: zintzotasunez, gardentasunez eta koherentziaz jarduten dugun pertsona-talde bat gara; gure erakundearen balio hauen arabera jokatzen dugu, eta konfiantza sortzen dugu TECNALIAren barruan eta TECNALIAtik kanpo: bezeroa erdigunean, lankidetza, konpromiso soziala, bikaintasuna eta berrikuntza.

GU GAREN GUZTIAREN PARTE DIREN BALIOAK

IKERKETA TEKNOLOGIKOA OPAROTASUN BIHURTZEN DUGU

Enpresekiko lankidetzan, gure harreman-eredua gero eta estrategikoagoa da; konfiantzan, lankidetzan eta estrategia teknologiko partekatuan oinarritzen da, eta hauek dira gure jarduera-eremu nagusiak: fabrikazio adimendunaeraldaketa digitalatrantsizio energetikoamugikortasun jasangarriaosasuna pertsonalizatua eta hiri-ekosistema.

Espainiako lehen erakunde pribatua gara Europako Batzordearen Horizon 2020 programako kontratazio, parte-hartze eta lidergoei dagokienez, eta Europako patenteen eskaeretan, berriz, hirugarrena.

HARPIDETU BERRIEN BULETINERA

Egon TECNALIAren jarduera berrien jakinaren gainean, ezaguto zure negozioan eragin handienaduten joera teknologiak, eta jaso informazio puntuala berrikuntzei, jardunaldi teknikoei, lantegiei, topaketa sektorialei eta abarri buruz.

Gure Zifrak

1520

langile

9800

Enpresa bezero baino gehiago

137

Diru-sarrerak

315

doktore

73

bezero ETE

47

diru-sarrera pribatuak

741

patente zorroan

17

Start-ups deeptech partaidetuak
Inpaktua eragiten duen ikerketa

“Enpresa batek 2023an TECNALIArekin I+Gn inbertitu duen euro bakoitzeko 14,32 euroko diru-sarrera izan du bere emaitza-kontuan, 2022an baino % 5 gehiago.

Jarri harremanetan gurekin

Galderen bat egin nahi badiguzu edo zure intereseko gairen baten berri eman nahi badiguzu, bete formulario hau, eta lehenbailen erantzungo dizugu.