Tecnalia

Nor gara?

mujer en área digitalizada representando transferencia de tecnología en TECNALIA ventures

TECNALIA Espainiako ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentro handiena da, Europako erreferentzia eta Basque Research and Technology Allianceko kide.
Enpresekin eta erakundeekin lankidetzan aritzen gara, lehiakortasuna eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta era jasangarrian hazteko. Teknologiarekiko pasioa duten eta gizarte hobe bat eraikitzeko konprometituak dauden pertsonei esker lortzen dugu hori, aurrea hartzen ibiltzen baitira beti.
Espainiako lehen erakunde pribatua gara Europako Batzordearen Horizon Europe programako kontratazio, parte-hartze eta lidergoei dagokienez, eta Europako patenteen eskaeretan, berriz, laugarrena.

  • Gure misioa: ikerketa teknologikoa oparotasun bihurtzea.
  • Gure ikuspegia: Enpresen eta gizartearen eraldaketaren eragile lider gisa etorkizunari aurrea hartzea, gero eta azkarrago eboluzionatzen ari den munduaren erronketara egokitu daitezen.
  • Gure balioak: zintzotasunez, gardentasunez eta koherentziaz jarduten dugun pertsona-talde bat gara; gure erakundearen balio hauen arabera jokatzen dugu, eta konfiantza sortzen dugu TECNALIAren barruan eta TECNALIAtik kanpo: bezeroa erdigunean, lankidetza, konpromiso soziala, bikaintasuna eta berrikuntza.

Aurrea hartzea jarrera bat da

Eraberritzea ezarritakoaren ordena aldatzea da, gauza berriak sortzeko. Eta aurrea hartzeko dugun jarrerak aukera ematen digu erronka berriak identifikatu eta definitzeko, arazo konplexuei soluzioak bilatzeko eta berrikuntza enpresentzako abantaila lehiakor bihurtzeko.

Aurrea hartzeak etengabeko hobekuntzaren, malgutasunaren eta aldaketarako joeraren kultura sustatzen du. Lehiaketak mugarik ezagutzen ez duen mundu honetan, berrikuntza eta aurrea hartzea faktore bereizgarriak dira: aurrea hartzen duten enpresek aukera bihurtzen dituzte erronkak eta merkatuaren erritmoa markatzen dute.

Ikerketa teknologikoa oparotasun bihurtzen dugu

Enpresa- eta gizarte-egoera azkar ari da aldatzen. Egokitzeko, sortzeko eta berritzeko ahalmenak egiten ditu oparo enpresak. Oparotasun hori lortzen laguntzea da TECNALIAren izateko arrazoia, eta, horretarako, gure ezagutza eta gaitasunak industriaren eta gizartearen zerbitzura jartzen ditugu, eragin ekonomikoa eta soziala sortzen duten soluzio berriak sortuz I+G+Baren bidez.

Erakundeekin harremanetan jartzeko eredu berriak sustatzen ditugu, konfiantzan oinarrituak, eta haiekin estrategiak, erronkak eta, are gehiago, arriskuak partekatzen ditugu negozio-aukera berriak garatzean.

Bikaintasun-lan horren eta erakundeekin dugun lankidetzaren emaitza gisa, gure jarduera-eremu nagusietan, hainbat arrakasta-kasu agertu dira: fabrikazio adimendunaeraldaketa digitalatrantsizio energetikoamugikortasun jasangarriaosasuna elikadura eta hiri-ekosistema.

Pertsona talentudunak daude teknologiaren atzean

Ikerketa aplikatuaren bidez inpaktua eragiteko, ezinbestekoa da talenturik onena erakartzea, bertan atxikitzea eta trebatzea. TECNALIAn 1.500 lagun gara, teknologia eta ikerketa aplikatuaren zale amorratuak.

Enpresek erantzun multisektorial eta multiteknologikoak behar dituzte, halako soluzioak ezinezkoak baitira teknologia eta ezagutza uztartu gabe. Talentua eta adimen artifiziala hibridatzeko dugun gaitasunari esker, TECNALIAn gai gara ezagutza hori areagotzeko.

Era berean, gure aliantza estrategikoen sare zabalari esker, esperientziak eta berrikuntzak trukatzen ditugu, eta zuzeneko sarbidea dugu teknologia heldu eta emergenteetara. Gaitasun horri Open innovation izena ematen diogu. Gure DNAren zati garrantzitsua da, eta, horregatik, azkarrago eta urrunago iristen gara.

Gure Zifrak

1525

langile

10200

Enpresa bezero baino gehiago

147

Diru-sarrerak

329

doktore

73

bezero ETE

51

diru-sarrera pribatuak

683

patente zorroan

20

Start-ups deeptech partaidetuak
Inpaktua eragiten duen ikerketa

“Enpresa batek 2023an TECNALIArekin I+Gn inbertitu duen euro bakoitzeko 14,32 euroko diru-sarrera izan du bere emaitza-kontuan, 2022an baino % 5 gehiago.

Jarri harremanetan gurekin

Galderen bat egin nahi badiguzu edo zure intereseko gairen baten berri eman nahi badiguzu, bete formulario hau, eta lehenbailen erantzungo dizugu.

Jarri harremanetan TECNALIAREKIN

Erronka teknologiko bat duzu? Gure ezagutza eta esperientzia zure enpresaren zerbitzura jartzen dugu, soluziorik onena aurkitzeko. Bete formulario hau, eta TECNALIAko pertsona batek ahalik eta lasterren erantzungo dizu.