Jardunaldi honetan, berrikuntzan, talentuaren kudeaketan, jasangarritasunean eta eraldaketa digitalean oinarritutako eraikuntza-industria ezagutzeko aukera izango duzu.
Higiezinen sektorearen ikuspegi berriak ere aztertuko dira, eta aditu-talde zabal batek zuzen-zuzenean azalduko dizkigu gaur egungo ekoizpen-prozesuen antolaketa, dagoeneko erabiltzen diren teknologia berriak, eta interkonektibitateak eta gauzen Internetek sortuko dizkiguten premia berriak.
TECNALIAren ordezkaria Jose Antonio Chica izango da, eta hitzaldi hau emango du: “BERRIKUNTZA ERAIKUNTZAN: ERRONKA DIGITALA, AUKERA (INNOVACIÓN EN LA CONSTRUCCIÓN: EL RETO DIGITAL COMO OPORTUNIDAD)”. Eraikuntza industrializatuan aditua da, eta digitalizazioak eraikuntzaren sektorera dakartzan berrikuntzei buruz arituko da.
Informazioa eta izen-ematea: http://www.innovacionenlaconstruccion.com