Hidrogenoak funtsezko zeregina du trantsizio energetikoan, zailtasun gehien dituzten esparru eta sektoreak deskarbonizatzeko: industria kimikoa (lehengai gisa); energia-kontsumo intentsiboa duten industria-sektoreak (altzairutegiak, findegiak, zementu-fabrikak); garraioa eta mugikortasuna; eta energia masiboki garraiatu eta denbora luzez metatzeko.
Analisten arabera, munduko energia-eskariaren % 24 hidrogenoarekin ase beharko litzateke 2050. urterako (urtean 630.000 milioi euro inguruko salmentak); asmo handiko helburu hori lortzeko, berrikuntza-erronka handiei egin behar zaie aurre, eta horrek aukera handiak dakartza.
Fernando Espiga TECNALIAko trantsizio energetikoaren arduradunak azalduko du hidrogeno berriztagarriaren sorkuntzak zer aukera ekarriko dituen garraio- eta banaketa-azpiegiturak egokitzeari dagokionez, bai eta mugikortasunerako, industriarako eta energia-sistemarako azken aplikazioak garatzeari dagokionez ere.
Informazio gehigo
Webinar hau Hidrogenoaren asteartea zikloaren barruan sartzen da; ziklo horren bidez, ADEGIk, Gipuzkoako Enpresen Elkarteak, Gipuzkoako enpresei ezagutarazten dizkie hidrogenoaren bizi-zikloko teknologiei, haien aplikazioei eta enpresentzat izan ditzaketen industria-aukerei buruzko azken berriak.