Smart City Expo World Congress 2022n izango da TECNALIA, MICROSOFTen eskutik
Smart City Expo World Congress-ek enpresa, gobernu eta erakunde berritzaileenetako liderrak bilduko ditu, hirientzat eta herritarrentzat etorkizun hobe bat sortzeko.
TECNALIAren parte-hartzea
TECNALIAk MICROSOFTen eskutik hartuko du parte azoka horretan, eta gune berezi bat partekatuko du erreferentziazko bi zentro teknologikorekin: IMEC eta TNO.
- TECNALIAn erakunde publiko eta pribatuekin lan egiten dugu, hiriei eta lurraldeei ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-erronkei aurre egiten laguntzeko; horretarako, datuak, teknologiak eta berrikuntza erabiltzen ditugu, hala nola biki digitalak, hiri-plangintzako eta -kudeaketako erabakiak hobeki hartzeko.
- Hiriak eta lurraldeak modu positiboan eraldatzen eta garatzen laguntzen dugu; horretarako, hiri-soluzioen sorta bat baliatzen dugu, hiri adimendun, bizigarri eta erresilientearen ikuspegia hartzera bideraturik eta inpaktu handiko teknologia aurreratuak baliatuz.
Smart City Expo World Congress-i buruz
Hirietarako nazioarteko erreferentea den ekitaldi honen xedea da hiriak ahalduntzea eta mundu osoko hiri-berrikuntza kolektibizatzea, berrikuntza soziala sustatuz eta lankidetza-aukerak identifikatuz.