Agenda

Telekomunikazio-ekipamenduak merkaturatzeko europar direktiba berriak (2014/53/EB ETA 2014/30/EB)

Eguna

2017ko azaroaren 7a

Lekua

TECNALIA, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea; 204. Eraikina; 48170 Zamudio, Bizkaia.

Ordua

-

Prezioa

Doan

HELBURUA

Aholkularitza tekniko eta arau-arloko jardunaldia, telekomunikazio-ekipamenduen fabrikatzaile eta banatzaileentzat, RED eta EMC direktiba berriak indarrean jarri izanak sortzen dituen zalantzei erantzuteko.

2014/53/EB Irrati Ekipamenduen europar direktiba berria 2016ko ekainaren 13an jarri zen indarrean, eta nahitaez bete beharrekoa da 2017ko ekainaren 13tik aurrera. Direktiba horrek 1999/5/EE (R&TTE) araua indargabetzen du. 2014/30/EB direktibak, berriz, irratiz besteko telekomunikazio-ekipamenduen merkaturatzea arautzen du, besteak beste. Jardunaldiaren xedea da direktiba berriak ezagutaraztea: haien aplikazio-esparrua, aurreko direktibekiko ezberdintasunak eta arau horiek betetzeko dauden aukerak.

Aldi berean jakinaraziko da Informazioaren Gizarterako eta Agenda Digitalerako Estatu Idazkaritzak zer neurri hartzen dituen arau horiek zuzen aplika daitezen, eta jakinaraziko dira, halaber, merkatuaren ikuskaritza- eta zaintza-funtzioak.

Zure galderak hauek badira: Zertan aldatu dira telekomunikazio-produktuei aplikagarriak zaizkien direktibak? Nola eragiten dio horrek nire produktuarri? Nola erabakitzen dira aldaketa horiek Europan? Zein dira direktiba berrien onurak? Zein produkturi eragiten diete?

Etor zaitez jardunaldi honetara eta kezka horiek eta bestelakoak argituko dituzu, telekomunikazio-ekipamenduen europar direktiba berriak ulertzeak irekitzen dituen aukeren oinarriak finkatzeko.

NORI ZUZENDUA

  • Telekomunikazio-ekipamenduen fabrikatzaileei.
  • Fabrikatzaile-elkarteei.
  • Banatzaile eta inportatzaileei.
  • Telekomunikazio-operadoreen erosketa-sailei.

agenda

Ordutegia Gaia
09:45-10:00 Parte-hartzaileen harrera
10:00-10:15 ONGIETORRIA ETA AURKEZPENA
D. Ibon Arechalde UgartecheICT Serviceseko zuzendaria, TECNALIA
10:15-11:30 EUROPAR ARAUDI BERRIA TELEKOMUNIKAZIO-EKIPAMENDUAK MERKATURATU ETA ERABILTZEKO
Luis Miguel Vega Fidalgo jn., Ziurtapeneko eta Merkatuaren Zaintzako alorburua. Telekomunikazioen Ikuskaritzako Zuzendariordetza Nagusia. Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko Ministerioa
11:30-12:00 Etenaldia, kafea
12:00-13:00 MERKATUAREN ZAINTZA
Luis Miguel Vega Fidalgo jn., Ziurtapeneko eta Merkatuaren Zaintzako alorburua. Telekomunikazioen Ikuskaritzako Zuzendariordetza Nagusia. Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko Ministerioa
13:00-13:30 SOLASALDIA ETA GALDERAK
Ibon Arechalde Ugarteche jn., ICT Serviceseko zuzendaria, TECNALIA
13:30 AMAIERA ETA LABORATEGIAK BISITATZEA
José Luis Elejalde Hernani jn., Zerbitzu Teknologikoen Dibisioko zuzendaria, TECNALIA

Descargatu agenda PDFn