Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Makina-erremintaren sektorean, makinen arteko konexioa errealitate bihurtu du iraultza digitalak. 4.0 soluzio teknologiko errealak ezartzea eta enpresen lehiakortasuna bultzatzea da gure helburua
Aurreko edizio guztietan bezala, aurten ere BIEMH 2018 azokan izango gara, 1. pabilioian, F15 standean, funtsezko eragile baikara industria 4.0 eta ERALDAKETA DIGITALA bultzatzeko prozesuan, nahitaezkoa baita industriaren lehiakortasuna lortzeko.
4.0 Industriako eredu berria datuetan oinarritzen da, eta horrek eraldaketa sakona eskatzen du, oinarri gisa enpresetan IKTak modu adimentsuan integratzea eskatzen duena. Makina-erremintaren sektorean, iraultza digitalak errealitate bihurtu du makinen arteko konexioa, makinak urrunetik kudeatzeko aukera eta sistemen eta inteligentzia artifizialaren integrazioa. Erreferentzia zentro gisa, fabrikazio aurreratuko soluzioak eskaintzen ditugu, eta 4.0 soluzio teknologiko errealak ezartzen, digitalizazioaren bidez lehiakortasuna sustatzeko industrian. BIEMHren 30. edizioan, digitalizazioaren alorreko zenbait berrikuntza eta teknologia erakutsiko ditugu, akatsik gabeko produktuak lortzeko, prozesuen eraginkortasuna handitzeko, materien eta energien kontsumoa optimizatzeko eta industria-inguruneen segurtasuna maximizatzeko. 4.0 stand batean jarriko ditugu ikusgai industriaren digitalizazio-prozesuan egun dauden joerak: datuen monitorizazioa eta analisia, aktibo industrialen eta haien osagaien 4.0 mantentze-lanak, ikusmen artifiziala, “biki digitalak” ikustea, datuen trazabilitate segurua eta robotika malgua.
Edizio honetan, gainera, bestetan baino agerikoago egongo gara azokan, aktiboki parte hartuko baitugu Eusko Jaurlaritzaren Basque Industryren standean; hauek erakutsiko ditugu han: hodeian monitorizatzeko sistema bat, atzeraelikadura haptikodun telemanipulazio robotiko aurreratuko sistema bat objektuak zehaztasun handiarekin manipulatzeko aukera ematen duena, eta fabrikazio aditiboko teknologiarekin egindako pieza bat. Mantentze-lanen pabiloian ere stand bat izango dugu; 4.0 monitorizazioko hainbat sistema erakutsiko ditugu han; gainera, gure bezeroen stand askotan ere egongo gara, gure garapenak erakutsiko baitituzte. Eta, jakina, aurreko urteetan bezala, stand nagusia 1. pabiloian izango dugu, eta, beraz, hor izango dugu ikusgai gure lanik gehiena. Lau gunetan banatuta egongo da standa, eta industriaren eraldaketa digitala bultzatzen duten hainbat berrikuntza eta teknologia erakutsiko ditugu. Lehenengo guneak 4.0 fabrika baten “benetako” lan-ingurunea eta haren “biki digitala” erakutsiko ditu; bigarrenean, 3D fabrikazioa izango da nagusi (holograma baten bidez, barrutik ikustea izango da); hirugarren gunea, berriz, 4.0 estrategia diseinatzeko tresna bat duten enpresetara bideratuta dago; eta, azkenik, laugarrena 4.0 industriak behar dituen prestakuntzari eta lan-profilei buruzkoa da.
Zatoz BIEMH 2018ra (1. pabiloia, F15 standa) eta ikusi gertutik kontzeptu berritzaile bat, TECNALIAn pauso bat aurrerago goazela erakusten duena.