Berria

AAL Forum 2018: ARO DIGITALEAN ONDO ZAHARTZEA: hazten ari da aldaketa-eragileen komunitatea

2018ko apirilaren 10a

AAL foroa aukera bikaina da silver economy (edo 55 urtetik gorakoei dagokien ekonomia) hobeto barneratzen duen —eta, ondorioz, gizabanakoentzat, gizartearentzat eta industriarentzat onuragarria den— ikuspegi sozial eta ekonomiko berri bat sustatzeko ekosistema batean parte hartzeko

Aurten, Bilbon (Espainia) egingo da AAL Forum jardunaldia, irailaren 24tik 26ra. Helburu nagusia ekitaldi interaktibo eta inspiratzaile bat egitea da, AAL komunitatearen sormena eta konpromisoa oinarri hartuta.

AAL foroa aukera bikaina da silver economy (edo 55 urtetik gorakoei dagokien ekonomia) hobeto barneratzen duen —eta, ondorioz, gizabanakoentzat, gizartearentzat eta industriarentzat onuragarria den— ikuspegi sozial eta ekonomiko berri bat sustatzeko ekosistema batean parte hartzeko.

2018ko foroan, tokiko eragileak elkartu nahi ditugu, hala nola udalerriak, probintziak, eskualdeak eta osasun- nahiz gizarte-zaintzan aritzen direnak, aukera izan dezaten etorkizuneko teknologia digitala diseinatzen ari diren ETE-ekin eta industriekin biltzeko. Aldaketa-eragileen komunitate hori zabaldu nahi dugu zurekin, kostuaren alderditik eraginkorragoak diren sistemak garatu ahal izateko eta zahartzen ari den gizarterako zerbitzuak eraiki ahal izateko elkarrekin.

2018ko AAL foroan nazioarteko 600 parte-hartzaile inguru izango dira, eta AAL produktu eta tresna berrienak zein diren ikusi ahal izango dute erakusleen eskutik, 24 tailerretan parte hartuz eta zenbait hizlari gailenen hitzetatik. Harreman-sarea lantzeko aukera ezin hobea da jardunaldia, eta esperientziak eta ideiak partekatzeko gune bikaina. Interesa duten inbestitzaileak aukera honetaz balia daitezke merkatu-aukera potentzialeko produktuak eta zerbitzuak bilatzeko.

Jardunaldian, bertaratu diren guztiek parte hartzea sustatzen da, denak baitira aldaketa-eragile beren ekosistemetan. Orobat jarriko zaio arreta berezia merkaturatu aurreko fasean eta merkatuan dauden ALL teknologiak eta soluzioak erakusteari, AAL komunitatearen ekarpenak dituzten saio eta tailer interaktibo eta pizgarrien bidez. Horregatik, saio interaktiboen edo tailerren diseinu eta antolaketarako proposamenak bidaltzera gonbidatzen zaitugu, horretarako gaiak hauek izanik: 

  • Eskariaren araberako bidea: merkatu arautuak
  • AALren ondoko bizitza; AAL soluzioak merkaturatzen direla bermatzea
  • Negozio-kontsumitzaile merkatua: silver economyren dimentsioa
  • AALekin erlazionatutako ekosistemak
  • Iradokizunak 

 

Informazio gehiago jardunaldiari buruz.