Hovering Solutions Ltd. eta IDPrekin elkarlanean ari gara, lurpeko azpiegituretarako ikuskapen-sistema automatizatu bat garatzeko.
Drone autonomoak erabiltzen ditugu banaketako kanal eta hodi luze eta estuetan (60-300 cm) eta iristeko zailak diren hormigoi armatuzko biltegietan informazioa biltzeko. Era berean, ikuskapenak urrutitik egiteko erabiltzen ditugun 3Dko eredu fotoerrealistetan oinarrituta azpiegituraren biki digitalak sortzea sustatzen dugu: eredu horiek kalteen eta patologien liburutegiei lotuta daude, eta egitura-ebaluazioaren metodologia objektibo baten barruan sartzen dira.
Soluzio honen bidez, teknikariek ez dute espazio konfinatuetan eta egoera ez oso osasungarrietan esku hartu beharrik. Bestalde, ikuskapen- eta diagnostiko-prozesuen garapenak eta emaitzak digitalizatzen dira: azpiegituraren jabeak mantentze-lanetan egin beharreko inbertsioak optimizatu egin ditzake, bere aktiboen egoeran oinarrituta.
WISE-INSPECT ekimena
Sistemak hobetu egiten du saneamenduko eta ur-hornidurako sareen kontserbazio-egoeraren diagnostikoa; zehazki, hauena: hornidura-sistemetako hodi eta kanalak, biltegiratze-andelak eta estolderia.
Europako Batasuneko Horizon2020 erakundeak finantzatutako WISE-INSPECT ekimenaren barruan kokatzen da garapena.