Berria

Azpiegituretarako IIoT sistema heterogeneo erresilienteak

2023ko maiatzaren 4a
Transporte gas hidrógeno

Zero emisioko gasak biltegiratu eta garraiatzeko prozesu kritikoetarako IIoT sistema heterogeneo erresilienteak garatzeko SIGZE ekimenaren liderrak gara.

Euskal industria-sektoreak, hiri adimendunek eta gizarteak energia garbiak beren ekoizpen-sistemetan eta azpiegituretan integratzeko erronkari egin behar diote aurre.

Zero emisioko gasak biltegiratu eta garraiatzeko prozesu kritikoetarako IIoT sistema heterogeneo erresilienteak garatzeko ekimena da SIGZE. Proiektuaren helburua da gauzen Interneten industrian (IIoT) irtenbideak garatzeko behar diren teknologia digitalei buruzko ezagutza guztia bateratzea. Zehazki, zero emisioko gasen banaketa-sareak eta haiek biltegiratzeko sistemak seguruagoak eta erresilienteagoak izatea nahi da.

Zero emisioko gasak, batez ere hidrogenoa, etorkizuneko energia-bektore nagusietako bat dira. Hala ere, hainbat zailtasuni egin behar zaie aurre oraindik; besteak beste, haiek biltegiratzeko eta garraiatzeko azpiegituren zailtasunei.

TECNALIAk SIGZEn parte hartzen du

Operazio-baldintzak gainbegiratzeko sentsorika heterogeneoaren garapenean hartu du parte TECNALIAk; zehazki, gailu berrien haririk gabeko karga-sisteman eta IIoT komunikazioak ziurtatzeko teknika kriptografikoetan.

Datuaren adimenari dagokion zatian, algoritmoak garatu dira sentsoreetan akatsak denbora errealean detektatzeko, eta Deep Learning ereduak egituren mantentze-lanetarako.

Proiektua arrakastaz amaitu da, eta helburu nagusiak lortu ditu.

Partzuergoa

Partzuergoaren liderra TECNALIA izan da, eta hauek hartu dute parte:IKOR Technology Centre, Mondragon Unibertsitateko hidrogeno-teknologiak ikertzeko taldea, eta EHUko ISG eta MATHMODE taldeak. Halaber, Petronor Innovación-en laguntza tekniko ordainezina izan dute, sektoreko aholku-emaile gisa.

Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak finantzaturiko proiektua (ELKARTEK 2021 Programa).