Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Bisitari ugari izan genituen Ekialde Ertaineko konpainia elektriko nagusien aintzatespenari esker
Gure laborategi elektrikoek berriro ere stand propioa izan dute urtero Dubain (Arabiar Emirerri Batuak) egiten den Middle East Electricity azokaren 2018ko edizioan. Azoka hori erreferentzia da mundu guztian garraio- eta banaketa-sareetarako ekipamendu elektrikoen sektorearentzat, eta mundu guztiko bisitariak eta erakusketariak izaten ditu urtero.
2018ko edizioan, TECNALIA eta BELA elkarrekin egon dira standean. TECNALIA, ORMAZABAL eta ARTECHE partaide dira BELA enpresa berrian, eta haren helburua da hiru bazkideen laborategietako saiakuntza elektrikoen zerbitzu hedatuak merkaturatzea (hirugarren alderdiko laborategi independente gisa jardute dute hiru bazkideek). TECNALIAk bere marka propioarekin jarraituko du lanean, batez ere, bertako merkatuan. BELA, berriz, nazioarteko merkaturako ematen diren zerbitzuetarako marka lehenetsia izango da, beti kontuan izanda bezeroaren premiak eta eskakizunak.
Bistan geratu da gure presentzia oso nabarmena dela Ekialde Ertaineko merkatuan, gure zerbitzuetan interesatutako bisitari ugari izan baititugu inguruko konpainia elektriko nagusien aintzatespenari esker eta ziurtatze-erakunde ezagunekin dituzten akordioei esker.