Berria

Berrikuntza dakargu gailu medikoetara

2017ko azaroaren 23a

“Hodeia eta mugikorrak gure osasunaren lagun”. Izenburu horrekin, teknologiak zenbait jarduera-eremutan zer eragin duen eztabaidatu zen jardunaldi osoan zehar

Joan den astean, teknologiari eta berrikuntzari buruzko ezagutzen bilgune bihurtu da Bilbo, Bilbao Tech Week ekitaldiaren bigarren edizioarekin.  Teknologiarekiko hitzordu horretan, ezin falta zitekeen Health 2.0 Basque, zeina osasunari buruzko espazioaren buru izan baitzen. “Hodeia eta mugikorrak gure osasunaren lagun” izeneko mahai-ingurua aurkeztu zuen, eztabaidatzeko zer eragin duen teknologiak haren jarduera-eremuetan: osasun-zentroak, berrikuntza-zentroak, aseguru-konpainiak, hirugarren adina eta, nola ez, enpresa.

TECNALIAko Javier Gonzálezek mahai-inguruan parte hartu zuen, eta TECNALIAko ikerketa eta garapenari esker sortu diren produktu eta enpresa berritzaileei buruz hitz egin. Han aipatu zituen, besteak beste, garuneko odol-hodietako istripuren bat izan dutenen besoaren eta eskuaren entrenamendu pasiboa, lagundua eta aktiboa egiteko balio duen  ArmAssist 2.0 robotaren bigarren belaunaldia, eta oin ekinoa dutenentzako FESIA Walk. Halaber, azpimarratu zuen oso garrantzitsua dela zentro teknologikoetan sortzen den ezagutza enpresei transferitzea.

Mahai-inguruan izan ziren, orobat, Juan Carlos Santamaría eta Gonzalo López (Inithealtheko garapen-zuzendaria eta zuzendari tekniko komertziala, hurrenez hurren); Blanca Usoz, laneko medikuntzan aditua; Iñaki Bartolomé Ideable Solutionseko CEOa; eta Javier Garate, IMQko Antolaketako eta Sistemetako zuzendaria.