Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
AMIR Masterraren helburua da materialen zientzia sakon ezagutzen duten T-shaped erako profesionalak prestatzea, lehengaien birziklapen-industriarako
Europak berrikuntzan zentratu behar du, ekonomia jasangarri eta lehiakor batera hurbiltzeko eta hari eusteko. Hezkuntza ezinbesteko elementua da aldaketa horretan. Horretarako, Material Aurreratuen Birziklapen Berritzailea nazioarteko masterra sortu da (ingelesez, AMIR): bi urteko iraupena du, lehengaien sektorean oinarritzen da, eta Bordeleko Unibertsitateak zuzentzen du. AMIR masterraren helburua T-shaped erako profesionalak prestatzea da, lehengaiak birziklatzeko industriarako: materialen ezagutza zabala izan behar dute, birziklapenean espezializatuak egon, eta ondo ulertu behar dituzte birziklapenarekin zerikusia duten prozesuak eta balio-katea eta berrikuntza, ekintzailetza eta jasangarritasuna lortzeko behar diren kontzeptuak eta tresnak.
TECNALIAk Berrikuntza, lidergoa eta ekintzailetza programa ematen du AMIR Masterrean. Programa horretan, parte-hartzaileen talentua hobetzen da, eta proiektu berritzaileak sortzeko behar diren trebetasunak garatzen dituzte. Parte-hartzaileak gizartean balioa sortzen duten proiektu, produktu edo zerbitzu berriak garatzeko eta ezartzeko trebatzen dira; baita negozio berriak edota dagoeneko badauden erakundeetan proiektu berritzaile berriak sortzen buru izateko.
Esperientziak erakusten duenez, industriako erronka errealak konpontzea ikasteko modu berri eta eraginkorragoa da, eta aukera ona enpresen eta ikasleen arteko harreman sarea osatzeko. Berrikuntza irekiko praktika honek ideia eta hurbilketa berriak dakartza. Hori da AMIR masterrean gertatzen ari dena.
Martxoaren 20tik 22ra, AMIRekin zerikusia zuten erakundeek erronkak planteatu zizkieten parte-hartzaileei, lidergoarekin eta enpresa berri arinekin erlazionatutako moduluan. Erronka hauek proposatu zituzten: “Zubietarako euskarri adimendunak” eta “Automobil-egiturak arintzeko erabiltzen diren material anitzeko giltzadura aurreratu berrietarako soluzioak”.
Taldeka lan eginez, parte-hartzaileak gai izan ziren lehengaien industrian aukerak identifikatzeko eta negozio-ideiak garatzeko. Erabateko lotura zuten gaiekin; ideiak sortu zituzten, eta hipotesiak landu, bezero potentzialekin eta interes-taldeekin probatzeko. Hori datozen hilabeteetan egingo da, eta AMIReko industria-kideek maiatzaren amaieran izango dituzte azken emaitzak.
Parte-hartzaileak trebetasun eta gaitasun hauek ikasten eta lantzen ari dira:
Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero: Ana Arroyo (ana.arroyo@tecnalia.com). Eraldaketako eta Garabideko Negozioetako dibisioa
Master honen sortzaileetako bat da, hein batean, Lehengaien Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutua