Berria
Waterbone elkartearen bidez itsas jasangarritasuna bultzatzen dugu
Berria
Eraikuntza-sektoreari Europako energia-eskariaren % 40 dagokio, eta CO2-emisioen % 36.
Solutions4Renovation birgaitze-zerbitzu integral bat da, eta etxebizitzaren jabea du ardatz. Gaur egungo birgaitze-prozesu konplexu eta zatikatua prozesu erraz, zuzen eta erakargarri bihurtzen du. Gainera, industriaren gaikuntza hobetzen lagundu, sektoreen arteko konpromisoa indartu eta inbertsio pribatua mobilizatzen du.
Turnkey Retrofit partzuergoak eraginkortasun energetikoa hobetzeko leihatila bakarra jarri du abian: etxejabeei berritzeko eta birgaitzeko bidea errazteko diseinatu da, “giltza eskura” soluzio baten bidez. Leihatila bakarrak badu beste helburu bat ere: Espainian, Frantzian eta Irlandan zaharberritzeak sustatzea.
Europako Batzordeak urrian aurkeztu du bere Renovation wave (berritze-olatua) estrategia. Haren helburua da lehendik dauden eraikinen zaharberritzearen erritmoa eta kalitatea handitzea eta, beraz, EB osoko eraikinen parkea deskarbonizatzen laguntzea. EBk 2050erako ezarritako deskarbonizazio-helburuak bete nahi baditugu, beharrezkoa da neurriak hartzen hastea orain, berritze-tasa azkartzeko; izan ere, tasa hori urteko % 0,2tik % 1,1era bitartekoa da oraindik.
Europar Batasunaren Green Deal delakoan (Akordio Berdea), funtsezko arazoak identifikatu ziren, hala nola birgaitze-merkatuaren akatsak (adibidez, pizgarri zatituak, finantziazio-premiak eta eskainitako finantza-produktuak bat ez etortzea); ezagutza espezializaturik eza (adibidez, langile espezializatuak falta izatea, ezagutza digital eta ekologikoa falta izatea); eta arau-mailako oztopoak (adibidez, politika eta lege zatituak eta gainjarriak, betebeharren betetze-maila eskasa).
Birgaitze-zerbitzuen hobekuntza irtenbidearen parte izan daiteke: leihatila bakarreko zerbitzuek kostuak murrizten dituzte, eta eraikinak birgaitzeko neurri integratuak eskaintzen dituzte.
Informazio gehiago