Berria

Bizkaia Connected Corridor proiektuaren aurkezpena

2023ko martxoaren 9a
Presentación Bizkaia Connected Corridor a la Asociación Mundial de la Carretera

"Berrikuntza-proiektu bat baldin baduzu, mugikortasun konektatuari zein autonomoari edo azpiegitura konektatuei buruzkoa, ez zalantzarik izan TECNALIArekin harremanetan jartzeko"

Bizkaia Connected Corridor: proiektuaren aurkezpena Errepidearen Munduko Elkartean (PIARC)

Bizkaia Connected Corridor aurkeztu dugu, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, Errepidearen Munduko Elkartearen Batzorde Teknikoen Nazioarteko Bileran. Batzorde Tekniko eta Aztertze-talde guztietako lehendakariak eta idazkariak bildu dira Bilboko Euskalduna jauregian, eta, haietaz gain, PIARCeko lehendakaria, PIARCeko idazkari orokorra eta Planifikazio Estrategikoko zenbait kide. Guztira, 60 bat lagun.

PIARCek TECNALIA eta Bizkaiko Foru Aldundia zoriondu ditu.

Bizkaia Connected Corridor-i esker, estatu mailako esperimentazio-ingurune paregabea eskaintzen dugu mugikortasunarekin eta azpiegiturekin lotutako teknologia-mota guztietarako. Baditugu puntako teknologiekin lotutako garapen teknologikoak, hala nola Cooperative-ITS, internet of things, mugikortasun autonomoa, biki digitala, eta ekonomia zirkularra eta jasangarritasuna, besteak beste.

Bizkaia Connected Corridor-eko garapen teknologiko horien artean, Datalake bat dago, biltzen diren datu guztiak ikertzaileen eskura jartzen dituena; 30 baliza C-ITS motakoak, askotariko errepide-motetako 80 km inguruan zehar banatuak; IoT teknologiarekin sentsorizatutako zenbait azpiegitura; zenbait kamera eta LiDAR, trafikoari buruzko datu anonimizatuak biltzeko; eta nazioarteko ikerketa- eta enpresa-sarearen eskura dagoen ekipamendua.

Dagoen aukera teknologikoa zure proiektuaren premiekin ez badator bat, beste garapen bat proposa dezakezu, premia horiek asetzeko, Bizkaiko errepideen eta bizikleta-bideen eremu geografikoan.