Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Digitalizazioa, energia-sistema seguruago, eraginkorrago eta negozio-eredu berrietarako prestatuago baten zerbitzura
Datu-analisian oinarritzen ditugun soluzio teknologikoek hau dute helburu: prozesuak optimizatzea eraikinen energia-kudeaketan, prozesu industrialen kudeaketan eta sare adimendunetako energia-banaketan, besteak beste.
Soluzio horien eta beste batzuen bidez, energia-sistemaren premiei erantzun nahi diegu: digitalizazioa, energia-sistema seguruagoa eta eraginkorragoa izan dadin, adimentsuagoa eta malguagoa, negozio-eredu berrietarako hobeto prestatua.
Eraldaketa digitaleko prozesu sakona ari da bizitzen energiaren sektorea. Prozesu-automatizazioa ez ezik, energia-digitalizazioak beste hau ere ekarri du berekin: optimizazio-tekniken berrikuntza energiaren ekoizpen, garraio, banaketa eta kudeaketarako, baita kontsumorako ere. Digitalizazio-prozesu hori jada posible da, mende berria hasi zenetik izugarri hazi baitira datuak atzitzeko ahalmena (IoT gailuak) eta informazioa metatzekoa eta prozesatzekoa.
Hala eta guztiz ere, datuak, berez, ez dakar informaziorik, baizik eta zarata hutsa. Horregatik, datuak aztertzeko teknikek aukera eman behar dute datuak informazio bihurtzeko, eta informazioa ezagutza. Datuak aztertzeko gure ahalmenei esker, datu-bolumen handiak prozesa daitezke, sakonago jakin daiteke zer eta zergatik gertatzen den, eta helburuak lortzeko ekintzak zehaztu daitezke.
Gai horretaz informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, edo eman izena Energia Ingeniaritzako I. Biltzarrerako (iENER), zeina Madrilen baita egitekoa ekainaren 27an eta 28an. Aipatutako prozesuak optimizatzeko adibide praktikoak eta soluzio errealak, datu-analisian oinarrituak, aurkeztuko ditugu biltzarrean.