Berria

Diseinu aurreratuko bigarren belaunaldiko tresnak, itsas energia bizkorrago merkaturatzeko

2018ko maiatzaren 28a

Datozen 5 urteetan olatu-energiaren eta marea-energiaren kostuak nabarmen behera egitea espero da (% 6 eta % 8, hurrenez hurren)

Itsasotik energia ateratzeko teknologiak ez daude behar bezain helduta luze eta zabal erabiltzeko. Eraginkortasun-, fidagarritasun- eta iraupen-arazoen eraginez, itsas energien kostua handiagoa da beste energia-iturri batzuena baino. Diseinu-tresnen kode irekiko plataforma batek merkatu osoaren hazkundea eta berrikuntza teknologikoa sustatuko ditu, eta, hala, zailtasun horiek gainditzen lagunduko du.

Bigarren belaunaldiko diseinu-tresna horiek garatuko eta probatuko dira helburu hauek lortzeko: itsasoko energia-sistemak hautatu, garatu, hedatu eta ebaluatzeko (besteak beste, azpisistemak, energia-kaptadoreak eta parkeak), betiere berrikuntza- eta garapen-prozesuak ingeniaritzako sektore helduetan erabiltzen direnekin lerrokatuta.

Aplikazio integratu horiek instalazio teknologiko errealak dituzten proiektu-konfigurazioetan erakutsiko dira. Eragile industrialek eta komertzialek emango dute instalazio horietarako sarbidea. Eredu digitalen multzo horrek hizkuntza komun bat ere ekarriko du itsas energiaren sektore osorako.

Sortutako diseinuek arrisku teknologikoak eta finantzarioak orekatuko dituzte. Oreka horri gehitzen bazaio kostu-eraginkortasun proportzioaren hobekuntza handi bat, itsas energien teknologiek erakargarritasun komertzial handia izango dute. Datozen 5 urteetarako espero den inpaktuari esker, nabarmen handituko da merkatura arrakastaz iristen diren teknologien kopurua; haien eraginkortasunaren ziurgabetasuna hobetzeak olatu-energiaren eta marea-energiaren kostuak % 6 eta % 8, hurrenez hurren, beheratzen lagunduko du (Levelized Cost of Energy -LCoE kostuari dagokionez), eta nabarmen murriztuko ditu eragiketen, mantentze-lanen eta instalazioaren kostuak.

Garapen eta proba horiek Europako DEOcean+ proiektu abiatu berrian egingo dira.

DTOcean+ proiektuan biltzen dira, TECNALIAk koordinatuta, itsas energiako azpisistema, gailu eta parkeen erabiltzaile-talde gako guztien ordezkariak, eragile-taldeak eta Europako garatzaile liderrak. 

banderita

Proiektu honek Europar Batasunaren Ikerketa eta Berrikuntzako Horizon 2020 programaren finantziazioa jaso du, 785921 zenbakiko diru-laguntza hitzaremenaren bidez.



Deskargatu prentsa-oharra [ingelesez]