Berria
Waterbone elkartearen bidez itsas jasangarritasuna bultzatzen dugu
Berria
Mintz-erreaktore berritzaileek prozesu bakar batean konbinatzen dituzte sintesi katalitikoa eta bereizketa
Gure adituek biogas eta gas natural eraldatutik hidrogenoa ekoizteko eta propanoa deshidrogenatzeko mintz berrien garapena gidatzen dute
Mintz-erreaktoreak errealitate industrial bihurtzeko, 24 erakundetako eta 10 herrialdetako ikertzaileek bateratu dute beren ahalegina. Amaierako erabiltzailearen beharrak kontuan hartuta, hainbat alorretan duten esperientzia partekatzen dute: katalisia, agente eramaileak, erreaktoreak, ingeniaritza, modelaketa, etab.
Mintz-erreaktore berriek askotariko erabilerak dituzte: hidroformilazioa, produktu kimiko berezi jakin batzuetarako; hidrogeno-ekoizpena, elektrizitatearen sorkuntza eta banaketako sektorerako; propanoaren deshidrogenazioa, konposatu kimikoen bolumen handietarako, eta olioen zatikapen biokatalitikoa, bioteknologiaren bidez fabrikatutako produktuetarako.
Hidrogenoa ekoizteko mintz-erreaktoreak dira H2SITE enpresa sortu berriaren helburu nagusia.
Garapen horiek MACBETH (Membranes And Catalysts Beyond Economic and Technological Hurdles) ekimenaren esparruan egiten ari dira.
Proiektu honek Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntzako Horizon 2020 programaren finantziazioa jaso du, 869896 zenbakiko diru-laguntzaren bidez.