Berria
Waterbone elkartearen bidez itsas jasangarritasuna bultzatzen dugu
Berria
Stakeholderren Europako Taldea (SCCG) arduratzen da Europako Batzordeari eta Europako Zibersegurtasuneko Agentziari (ENISA) segurtasun-ziurtapenekin eta Europako Batasunaren lan-plana prestatzearekin lotutako gai estrategikoetan aholkuak emateaz
Maiatzaren 29an, Europako Batzordeak jakinarazi zuen SCCG erakundeko kide ginela. 2019ko ekainean onartutako Zibersegurtasunari buruzko Legeak (Cybersecurity Act) araututako organo bat da SCCG. Leire Orue-Echevarria lankidea izango da hurrengo hiru urteetan gure ordezkari organo horretan.
SCCGko kide gisa
Zibersegurtasunari buruzko Legea ezartzea
Zibersegurtasunari buruzko Legea ezartzen laguntzen dugu hainbat ekimenen bidez; adibidez, Leire Orue-Echevarriak ENISAren lan-taldean parte hartzen du Europako cloud ziurtapenen eskema definitzen, eta cloud hornitzaileak ziurtatzeko Europako Batzordeak sortutako talde autorregulatuaren (CSPCERT) lehendakaritzako kide gara, teknologia-komunitatearen ordezkari gisa. Horrez gainera, cloud ziurtapen-eskemei buruzko azterketa bat egin genuen Europako Batzordearentzat, zeina berritzailetzat jo baitzen.
Europan estandar bateratuak eta aitortuak izatea garrantzitsua da IKT produktu, zerbitzu eta prozesuetan konfiantza sortzeko, negozioaren jarraipena eta sistemekiko fidagarritasuna bermatzen baitute.
SCCGko gainerako kideekin batera, segurtasun-estandarrak eta -eskakizunak garatzen eta bateratzen laguntzen jarraituko dugu.
Informazio gehiago
Prentsa-oharra: Europako Batzordearen zibersegurtasuneko ziurtapenei dagokien Stakeholderren Europako Taldea