Berria

FARMAK izan dugu bisitan, Ukrainako farmazia-konpainia handiena

2023ko apirilaren 21a
Visita FARMAK

"Industria farmazeutikoko ezagutzen eta esperientzien trukea"

FARMAK izan da bisitan TECNALIAn eta Laboratorium Sanitatis SLUn

Smishko Roman Ikerketa eta Garapen Unitateko buruak, Irina Nagorichna Lotura Zientifikoko Departamentuko buruak eta Viktoria Shyrohova Laborategi Teknologikoko buruak aukera izan dute Garapen Farmazeutikoko eta Sendagaien Fabrikazioko gure instalazioak eta gaitasun teknikoak eta CDMO zerbitzuak ezagutzeko.

Bisita, Laboratorium Sanitatiseko eta TECNALIAko lankideek egin dituzte gidari-lanak: Itziar Echevarria, zuzendari teknikoa; Maite Zubizarreta, Operazioen zuzendaria; eta Eider Larrarte, Laborategi Farmazeutikoko Zerbitzuen Arloko zuzendaria.

Sendagaien fabrikazioan eta garapenean erabiltzen diren prozesuak eta teknologiak xehe azaldu dizkiete gure adituek.

Industria farmazeutikoko ezagutzen eta esperientzien trukea

Miñaoko gure instalazioak bisitatzea aukera ona izan da industria farmazeutikoko ezagutzak eta esperientziak trukatzeko eta etorkizuneko harreman komertzialak sendotzeko.