Berria

Fatxadei buruzko ICAE 2018 kongresuan, gai nagusi bat izango da inguratzaile arkitektonikoetan suteei aurre egiteko segurtasuna

2018ko maiatzaren 30a

Berrikuntza adimenduna eta segurua fatxaden sektorerako

Grenfell dorreko suteak gaurkotasuna eman dio eraikuntzako material batzuek suteei aurre egiteko duten segurtasunari. Zehazki, BBC kateak Dame Judith Hackitt (Erresuma Batuko Gobernuak eskatuta) egiten ari den lanei buruzko albiste bat argitaratu berri du; lan horren txostena iazko abenduan argitaratu zen.

Izan ere, halako sute batek ez du inondik inora berriro gertatu behar , baina 

  • Kontua ez da material isolagarri batzuk edo, oro har, eraikuntzako material batzuk debekatzea. Aitzitik, diseinuan profesional espezializatuek egindako proiektuak sartu behar dira, suteei aurre egiteko segurtasuneko lege konplexuak ulertuko dituzten profesionalek egindakoak, mugatu gabe proiektuak materialak suarekiko erreakzioaren arabera sailkatzera, eta kontuan hartuz, azken buruan eta helburu nagusi gisa, eraikinetako pertsonak seguru kanporatu ahal izateko baliabideak.
  •  Bai, araudia zorrotz betetzeko eta materialak eta sistemak ondo sailkatzeko eskatu behar da behin eta berriz. Grenfell dorrearen sutearen ondoren, milaka karakterizazio-saiakuntzak huts egin zuten. (ikusi albistea)
  • Araudia, teknologia eta prozedurak eskura ditu eraikingintzako industriak; beraz, gauza bakarra behar da: araudia eta obrako kontrola garatzea eskatzea, “lasterbide” posibleak ezabatzeko. Suteen eskala handiko hedapenari buruzko mundu osoko arauak eta saiakuntzak, Pablo Garmendia (Suteen aurkako segurtasun-laborategia, TECNALIA). 

Inguratzaile Arkitektonikoen Nazioarteko zortzigarren batzarra (ICAE 2018) 2018ko ekainaren 20tik 22ra egingo da Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian; han, Nick Jenkinsek (Booth Muirie) ikuspegi espezializatua emango du gaur egun gertatzen ari denari buruz, baita azaldu ere zer gertatuko den etorkizunean mundu osoko fatxada egurastuetan Grenfellek eragindako aldaketen ondorioz.  Zigor Marroquínek(ALUCOIL) eta Mercedes Sánchezek (ROCKWOOL) lagundu egiten dute suteei aurka egiteko segurtasunaren inguruan egoerarik zailenetan zer produktu eta neurri erabili behar diren zehazten. 

ICAE 2018ko hitzaldien behin-behineko programa

Contact: Josean Chica

Intranet logo