Berria

Funtzio akustiko berriak dituzten produktuak

2023ko martxoaren 10a
Nuevas funcionalidades acústicas

«Adituak gara sistemen ebaluazio akustikoan eta sistema horien bestelako funtzio eta prestazioen –optika, mekanika, sua, etab.– ebaluazioan.»

ISINAC enpresari lagundu diogu eguzkitik babesteko soluzioetarako patente bat ebaluatzen, zehazki eguzki-babes bat.

ISINACek, egokitzapen akustikorako produktu berritzaileak garatzen dituen enpresak, TECNALIAren lankidetza du bere produktuak merkaturatzea ahalbidetuko duten saiakuntza akustikoak eta suzkoak egiteko.

Eguzki-babeseko sistemak, bereziki, eguzkitik babesteko pentsatuta daude. Hala ere, sistema horiek erabil daitezke funtzio gehiagotarako. Horixe da ABSORBRELLA eguzki-babesaren kasua. ISINACek garatu du, eta espazioen konfort akustikoan hobekuntzak egiteko diseinatua dago.

Zarata, aisia eta konfort akustikoa

Taberna, jatetxe eta elkarguneetako terrazetan sortzen den zaratak eragina izan dezake alderdi horren eta inguruko eraikinen konfort akustikoan. Jarduera-mota horrek eragiten dituen zarata-emisioak arintzen lagunduko duten soluzioak aurkitzeak ingurune urbano jasangarriagoak eta eraikin erosoagoak garatzen laguntzen du.

Jarduera horiek eraikinen barruan egiten direnean (aisialdi-zentroak, atariak, azalera handiak), ezinbestekoa da akustikoki egokitzen laguntzen duten produktuak erabiltzea, zarata-mailak areagotu ez daitezen eta elkarrizketak ulergarriak izan daitezen.

Funtzio akustikoen saiakuntza

LCCE-GVren akustika-laborategiak –TECNALIAk kudeatua– gaitasun tekniko eta giza gaitasun egokiak ditu produktu berritzaileetan integratutako funtzio akustikoak ebaluatzeko.