Berria

Gipuzkoako enpresa-sarearen eta kirolaren aldeko konpromisoa dugu

2018ko martxoaren 14a

Kirolaren alorrean aplikatzeko produktu teknologikoak sortzeko foro batean parte hartzen dugu

Kirolaren alorrean aplikazioak dituzten enpresa teknologikoen lehen foroa sortzeko eta martxan jartzeko lehen topaketan parte hartu zuen TECNALIAk joan den martxoaren 1ean. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Kiroletako departamentuaren ekimen bat da, Kirolgi fundazioaren bidez sustatua, non kirolaren alorrean espezializatuak dauden Gipuzkoako enpresen sareko eragile nagusiak baitaude.

Ekimenaren asmoa Gipuzkoako teknologiaren eta kirolaren ekosistema indartzea da, baita ETEak ere, pisu teknologiko handiko produktu eta zerbitzu berritzaileak sortuz eta garatuz kirolaren esparrurako. TECNALIAk eta Gipuzkoako beste 11 enpresak hartzen dute parte proiektuan. Aurrerantzean, eta foroaren bidez, teknologia eta kirola lotzen dituen sektore ekonomiko bat sortu nahi da, eta, hala, goi-mailako enplegua eta aberastasuna sortu lurraldean.  Lehen topaketa hori ekimena martxan jartzeko egin zen, eta han izan zen Denis Itxaso, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kiroletako diputatua.