«TECNALIAk soluzio digitalak aplikatuko ditu zuraren lehen eta bigarren eraldaketen industrian kontsumitutako zuraren balioa atxikitzeko»
Prozesuen industriak soluzio bila dabiltza emisio txikiak lortzeko eta zirkulartasuna sustatzeko, hondakinak murriztuz eta lehengai sekundarioak erabiliz
TECNALIAk DigInTraCE ekimenean soluzio digitalak aplikatuko ditu zur trinkoko altzarien industrian sortutako azpiproduktuen erabilera optimizatzeko. Zur-zuntzezko ohol berriak fabrikatuko dira, propietate hobeekin: formaldehido-emisio txikiak, energia-kontsumo txikiagoa ekoizpen-prozesuetan, isolamendu termiko hobea eta fabrikazio-prozesuan sortutako ebakinen aprobetxamendu hobea.
Azken helburua da zuraren lehen eta bigarren eraldaketen industrian kontsumitutako zuraren balioa atxikitzea.
Trazabilitate-plataforma deszentralizatua
Urte honen hasieran abiatu da DigInTraCE ekimena, eta jarraipen-, detekzio- eta sailkapen-teknika berritzaileak erabiliko ditu, orearen eta paperaren nahiz produktu kimikoen industrietan ardaztutako trazabilitate-plataforma deszentralizatu garden eta interoperagarri bat garatzeko.
Era berean, dinamikoki eguneratutako DPP eskemak garatuko dira, honako hauen lagungarri: ziurtapena, kalitatearen baliozkotzea, prozesuak eta bizi-zikloak optimizatzeko adimen artifizialean oinarritutako erabakiak hartzeko mekanismoak; halaber, birziklatzea, berrerabiltzea eta lehengai sekundarioen erabilera hobetzeko teknologiak eguneratzea.
DigInTraCE partzuergoa
Proiektua honako hauetara bideratuko da: zur konposatua eta altzariak; zura, orea eta papera; IKTetako ekipamenduen eta automobilgintza-merkatuaren plastikozko piezak; eta polimeroak eta ehunak. Europako zazpi herrialdetako 22 bazkidek elkarrekin lan egingo dute ekimen honetan.
Koordinatzailea
Institute of Communication and Computer Systems
Parte-hartzaileak
National Technical University of Athens, UST Global, CIRCE, Dansk Standard, IRIS Technology Solutions, VTT , Merit Consulting House PC, Hypertech, Chimar Hellas, Agroinvest, Menexes, TECNALIA, TECNALIA Certification, ASTIGARRAGA KIT LINE, Centexbel, Sioen Industries, DGS S.p.A., SIGIT SPA, Università degli Studi dell'Aquila, European Plastics Converters eta Brunel University London.
Proiektu honek Europar Batasunaren Horizonte Europa ikerketa- eta berrikuntza-programaren finantziazioa jaso du, 101091801 zenbakiko dirulaguntza-akordioaren bidez.