Ekimen eta startup berriak talentua, teknologia eta negozio-eredu berriak erakartzeko aukera bat dira
2020ko maiatzaren 25ean, «Corporate venturing: enpresek nola egiten dieten aurre berrikuntza irekiaren erronkei» webinarra eman zuen Sergio Bandinelli, TECNALIA Ventureseko Negozio Garapeneko zuzendariak. Saioan, corporate venturing delakoaren mekanismoak eta tresnak aztertu zituen, eta, halaber, ea egokia den jarritako helburu estrategikoen arabera. Horretaz gain, askotariko tamaina eta sektoretako enpresa arrakastatsu batzuen kasu praktikoak ikusi ziren.
Ekimen eta startup berriak berrikuntzaren egoera bizkor asko aldatzen ari dira: haien balio-proposamen berriak merkatukoen oso bestelakoak dira, eta, batzuetan disrupzioak eragiten dituzte. Pentsa liteke mugimendu hori mehatxagarria izan litekeela dagoeneko finkatuak dauden enpresentzat, baina ekintzailetza korporatiboa dinamizatzen eta bizkortzen duten kolaborazio-mekanismoen bidez, talentua, teknologia eta negozio-eredu berriak erakartzeko aukera bihur daiteke.
Saio honetan, TECNALIA Venturesek corporate venturingaz duen ikuspegia azaldu zuen, eta erakutsi zuen nola heltzen dioten enpresek beren negozioetan berrikuntza irekiko metodologiak ezartzeko erronkari.
Eskaera-formularioa
Saioa egin zenean ezin izan bazinen konektatu edo corporate venturingen mekanismoak zure enpresan nola txertatu jakin nahi baduzu, bete eskaera-formularioa, eta saioaren bideo osoa helaraziko dizugu.