Pertsonak, salgaiak eta hondakinak eraginkortasunez garraiatzeko teknologia berriak lantzen ari gara
Inclusiv-eBIKE proiektu pilotua garatu dugu, Bilboko Udalarekin batera, logistika-lanetan lau gurpileko ibilgailu elektrikoen erabilera sustatzeko.
Ekimen honek azken miliako garraioak hirietan duen inpaktua murrizten du, eta mugikortasun-arazoak dituzten pertsonei iristeko zailak diren tokietako joan-etorrietan laguntzen die.
Urtarrilaren 29an, EIT Urban Mobility foro birtuala egin genuen Donostian, Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutuaren ekimen bat. Han izan ziren Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, DBUS, MUBIL eta EIT Urban Mobility South Hub; eta, horietaz gain, garraio eta mugikortasuneko punta-puntako berrogeita hamar bat enpresa.
Elektromugikortasunaren erronkak
Javier Coleto Mugikor Jasangarriaren gure arduradunak elektromugikortasunaren inguruko erronken bi alderdi nagusi: batetik, "jasangarritasuna eta mugikortasun ez-kutsagarriarekin erlazionatutako guztia” eta, bestetik, “sistema horien eraginkortasuna hobetzea” teknologia digitalak garatuz.
Topaketan, askotariko gaiak izan genituen hizpide: datuen kudeaketa, azken miliako logistika, teknologia berrien erabilera, autobus-flota flota elektriko baterantz eraldatzea eta nola sustatu daitekeen digitalizazioa maniobrak automatikoki egitea edo autokudeaketa lortzeko.
Hirietako mugikortasuna
Gaur egun, gidatzen laguntzeko sistema batzuk ezartzen ari dira. “Une jakin batean jarduteko gai dira; oztopo bat edo pertsona bat detektatzen badu, saihestu egiten du”, esan du Javier Coletok, eta erantsi du elementu horiek funtsezkoak direla “beren mugak direla-eta garraio publikoa erabiltzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat”.
Amaitzeko, hauxe esan du: “Hamarkada honetan, aldaketa asko eta nabariak gertatuko dira mugikortasunean oro har, eta, bereziki, hirietan”.