Berria

Jatorri naturaleko osagaiak, etorkizuneko elikaduraren gako

2018ko martxoaren 16a

FOODTECH azoka aukeratu dugu elikagaigintzako gure azken garapenak aurkezteko

Aurten ere izango gara FOODTECH azokan (Bartzelonako Gran Vía – 5. pabiloia – 0 maila - G738 standa). Azoka hori erreferentziakoa da nazioartean, elikagaien eta edarien industriarako makineria, teknologia, prozesuak eta osagaiak izaten dira, Europako hegoaldetik eta Latinoamerika osotik etorriak. Ezinbesteko hitzordua da sektoreko berrikuntzen, azken joeren eta nazioartekotzearen berri izateko.

Aurten, maiatzaren 8tik 11ra egingo da FOODTECH, eta hiru sektore gako bilduko ditu: harakintzako teknologia, osagaien teknologia eta elikagaigintzako teknologia. TECNALIAk osagaien teknologian (Tecno Ingredientes) hartuko du parte, eta elikagaien industriarako osagai berriak “kartara” formulatzea eta garatzea oinarri duten soluzio eraginkor eta berritzaileak erakutsiko ditu. TECNALIAk elikagai osasuntsuagoak eskaintzeko konpromisoa du gizarteak bizi-kalitate handiagoa eta zahartze aktiboagoa izan ditzan, eta konpromiso hori betetzen dute aipatutako soluzioek.

Aukera-egoera berri bat aurkeztuko du: osagai naturalen alorrean, elikagaien kalitatea eta nutrizio-balioa areagotzeko aktibo berritzaileak eta garapen teknologikoak balia daitezke, eta, hala, haien balio-bizitza luzatu, nahi ez diren konposatuen presentzia txikitu, eta nutrienteen bioeskuragarritasuna, digerigarritasuna eta testura hobetu. Adibide gisa, ahalmen antioxidatzailea eta funtzionala duten koloratzaileak, proteinak, polifenolak, karotenoideak, etab. aurkeztuko ditugu.

Laburbilduz, berrikuntzen eta joeren erakusleiho bat da azoka, eta elikagaigintzaren sektorearen oraingo eta etorkizuneko erronkak eta gakoak erakutsiko dira han.

Ez hutsik egin! Zure zain izango gaituzu gure standean!