Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Tentsio-probak egin ziren erresonantzia-sistemaren eta deskarga partzialen neurketa bidez
TECNALIAri esleitu diote Kolonbiako Empresas Públicas de Medellín (EPM) enpresa elektrikoak martxan jarritako nazioarteko lehiaketa, Porce II zentral hidroelektrikoan (Antioquia) instalatutako 230 kV-eko kable-sistemaren hondar-bizitzaren diagnostikoa eta ebaluazioa egiteko. Kable horiek zentral horretan sortzen den energia garraio-sarera eramaten dute.
Kableek ia bi hamarkada zeramaten funtzionamenduan, eta, proiektuaren barruan, haien egora ebaluatu behar zen, tokian bertan saiakuntza elektrikoak eginez, eta balio-bizitzaren hondarra zehaztu.
Saiakuntza elektrikoetan, kableen isolamendu nagusian jasaten den tentsioaren probak egin ziren erresonantzia-sistemaren eta deskarga partzialen neurketa bidez,bai lineaz kanpo, eta bai linean (24 orduz, zerbitzua berrezarri eta gero). Lurrera konektatzeko sisteman induzitutako korronteak ere neurtu ziren.
Hondar-bizitza aztertzeko, zenbait CIGRÉ dokumentutako baldintzei jarraitu zitzaien, eta, haietan oinarrituta, ebaluazio-metodologia espezifiko bat zehaztu zen. Alde batetik, kable-sistemaren aurretiko bizitza aztertu zen alderdi hauek kontuan hartuta: gertaeren, konponketen eta ordezkapenen erregistroak, ordu baliokideak, eragiketa-erregimena eta ezarritako mantentze- eta diagnosi-programak. Bestetik, instalazioaren ikuskapen osoa egin zen, kanpoko terminaletatik hasi eta potentzia-transformadorearen terminaletaraino, bide osoa barne hartuz (ibiltzeko moduko tunel batean zehar pasatzen da). Bereziki, hauek ikuskatu ziren: hezetasunaren eraginpeko zonak, korrosio-arriskua zuten elementu metalikoak, kableei eusteko bridak eta kableen bideko kurbadura-erradioak. Horri aurrez egindako saiakuntzen emaitzak gehitu zitzaizkion.
Proiektutik ateratako txostenak EPM bezeroari transferitu zitzaizkion: emaitza eta ebaluazioa oso gogokoak ziren, eta horrek ateak irekitzen dizkio beste lankidetza batzuei.
Harremanetarako:
Aitor Kortajarena
Electrical lab_Services-eko zuzendaria
TECNALIA