Berria

Metabertsoa eta NFTak turismo-sektorean

2023ko urtarrilaren 25a
Metaverso y NFTs en el sector turístico

“Errealitate areagotua, birtuala eta mistoa, zibersegurtasuna eta bloke-kateak, adimen artifiziala eta big data eta beste software-teknologia batzuk”

Turismo-sektorean, turismo birtualeko esperientziak sortzeko eta turismo-lekuak sustatzeko erabil daiteke metabertsoa.

Metabersoa duela gutxi zabaldu den kontzeptu bat da, eta unibertso birtual bati egiten dio erreferentzia, non pertsonek interakzioan jardun eta edukia sor baitezakete, mundu errealean bezala. Errealitate birtualaren, errealitate areagotuaren edo errealitate mistoaren bidez lor daiteke hori: askotariko helburuetarako erabil daiteke, hala nola hezkuntzarako, entretenimendurako eta komunikaziorako.

NFTak edo tokenak edo balio-unitate ez-suntsikorrak kriptomoneta-mota berezi bat dira, eta objektu digital bakar eta zatiezin baten propietatea adierazten dute. Token horiek batez ere kriptomoneten munduan erabiltzen dira. Arte digitaleko lan baten, objektu birtualen bilduma baten, bideojoko bateko pertsonaia baten edo, are, tweeten jabetza irudikatzeko erabiltzen dira.

NFTek balio bat dute, eta beste edozein ondasun bezala saleros daitezke; gainera, onlineko transakzioak egiteko erabil daitezke. NFTen abantaila nagusietako bat da objektu digital baten benetakotasuna kautotzeko eta egiaztatzeko modua ematen dutela. Halaber, NFTak bereziki erabilgarriak dira metabertsoaren testuinguruan, erabiltzaileei aukera ematen baitiete ondasun birtualak modu seguru eta egiaztagarrian erosteko eta saltzeko.

Metabertsoa eta NFTak turismo-sektorean

Turismo-sektorean, turismo birtualeko esperientziak sortzeko eta turismo-lekuak sustatzeko erabil daiteke metabertsoa. Turismo-enpresek metabertsoa erabil dezakete bidaia-simulazioak egiteko edo fisikoki bidaiatu ezin duten pertsonei kultura-turismoko esperientziak eskaintzeko, baita bezeroei gidaliburu birtual pertsonalizatuak eskaintzeko ere, turistek turismo-lekuak sakonago aztertu ahal izateko.

NFTak esperientzia turistiko horietarako sarrera birtualak saltzeko erabil daitezke, edo esperientzia turistiko berdingabe baten jabetza irudikatzeko.

Metabertsoa eta NFTak: TECNALIAren ikuspegia

Thinktur ekimenak Metaverso y NFTs en el sector turístico" liburu elektronikoa aurkeztu du FITURTECHYn, TECNALIAren laguntzarekin, Turismoko Zentro Teknologikoen Taldearekin eta Malagako Udaleko turismo-arloarekin batera.

Liburu elektroniko hori metabertsoak eta NFTek turismo-sektorean duten aplikagarritasunean eta potentzialtasunean oinarritzen da, eta Jesús Herrero eta Óscar Lage adituek parte hartu dute hartan.

Haien arabera, "interes handiko lan-eremua da ikustea nola lagundu dezaketen teknologia horiek guztiek esperientziaz gozatzen herritarren dibertsitate funtzionala aintzat hartuz. Ildo horretan egiten den ekarpen oro beti izango da oso esanguratsua". Horretaz gainera, hau ere badiote: "interesgarria da, halaber, nola baliatu agertoki birtual horiek bidaiaren ondorengo etapan, fidelizazio-lanean. Bidaiari guztiek bizi nahi dituzte berriro iraganeko esperientziak, eta horretarako tresna bikaina izan daiteke metabertsoa"."

TECNALIA hainbat teknologiarekin ari gara lanean, hala nola hauekin: errealitate areagotua, birtuala eta mistoa, zibersegurtasuna eta bloke-kateak, adimen artifiziala eta big data eta beste software-teknologia batzuk.

“Metaverso y los NFTs” liburu elektronikoa

Esperientzia berri horiek sortzen laguntzen duten teknologiak ezagutu eta TECNALIAren “Metaverso y los NFTs” liburu elektronikoa deskargatu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Joseba Laka lankidearekin (Eraldaketa Digitaleko arduraduna).