Berria

NAUTILUSen plataforma flotagarria SINTEF Oceanera eraman dute saiakuntzak egiteko

2018ko martxoaren 28a

2021 urtean, errealitate izango dira itsaso zabaleko parke flotagarriak

Plataforma flotagarrien bidez, haize-energia ustiatu ahal izango da itsasoa sakonegia delako gaur egungo soluzio zimendudunak erabil ezin daitezkeen tokietan. Itsaso zabaleko haize-energia etorkizun handiko energia-iturria da haren teknologiaren kostuak murriztu direnetik eta parke eolikoen ekoizpenak hobetu direnetik, eta zerbitzu publikoak hasi dira haiek kontuan hartzen. 2021 urterako, errealitate bihurtuko dira itsaso zabaleko parke flotagarriak.

NAUTILUS energiaren sorkuntzako kostuak murrizteko lehian ari da, eta, prozesu horretan, SINTEF Oceanera joan da (Trondheim, Norvegia), bere plataforma flotagarriaren saiakuntzak egitera.

Plataforma hori beste lehiakide batzuk baino txikiagoa da, eta ezaugarri hauetan oinarritzen ditu bere abantailak: seriean eta oso osagai sinple eta errepikakorrekin fabrikatzeko aukera, espazio txikian muntatu ahal izatea eta parke eolikora garraiatzeko eta han instalatzeko prozedura erraza izatea.

Gaur egun, eskala errealeko lehen prototipoa garatzen ari dira, eta harekin baliozkotu ahal izango dute beren teknologia ingurune adierazgarri batean. NAUTILUSen kontzeptuan, kontuan hartzen da aerosorgailuen potentzia gero eta handiagoa, eta 5 MW-etik 10 MW-era bitarteko potentzia duten makinetarako diseinuak egin dira.

Saiakuntza horretan, zenbait pertsona ospetsu izan ziren, baita hainbat ordezkari ere STATOIL, ENOVA, SF, SIEMENS GAMESA Renewable Energies, Energiaren Nazioarteko Agentzia, ACS-COBRA, SINTEF Ocean eta beste erakunde batzuetakoak. Azpimarratzekoa zen, haien artean, Euskaditik joandako delegazio bat, SPRI, Energiaren Euskal Erakundea, Energia Klusterra, Vicinay Cadenas, Tamoin, Navacel, Nervión Industries eta Errekako ordezkariek osatua.

NAUTILUS Floating Solutions partzuergo industrial eta teknologiko bat da, eta hauek osatzen dute: Astilleros de Murueta, Tamoin, Velatia, Vicinay Marine Innovación eta TECNALIA.

Informazio gehiago

* Saiakuntza hori Europako Lifes50+ proiektuaren esparruan egin da.