Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Alkateen Itunak tokian tokiko klima- eta energia-plangintza sustatzen du
Ikertzaile-talde zabal batek, tartean TECNALIA dagoela, ikerketa hau argitaratu berri du: “EU-28ko 885 hiritako klima-plan lokalen ebaluazioa”. Ikerketa horretan, goraipatu egin dute “Energia Aurrezteko eta Klima Aldaketari Aurre Egiteko Alkateen Ituna” (Covenant of Mayors), Europar Batasuneko tokiko administrazioak mobilizatu dituelako, aldaketa klimatikoa arintzeko eta aldaketa horri egokitzeko ekintzak planifikatu eta martxan jar ditzaten.
Ikerketa “Journal of Cleaner Production” aldizkari ospetsuan argitaratu da, eta Europako 885 hiritan garatu dituzten klima- eta energia-planen egoeraren analisi sakona egiten du, 2017ko urtarrilean bildutako datutan oinarrituta. Hau ondorioztatu dute ikertzaileek: tokiko klima- eta energia-planen garapenean eragin positiboa izan dezakete hiriaren tamainak, tokiko klima- eta energia-planei buruzko legedi nazionalak eta hirien sare eta ekimenetan parte hartzeak (hala nola Alkateen Itunean).
Ikerketa horretan, eragin garbia dagoela ikusi dute ikertzaileek Alkateen Itunaren eta tokiko klima- eta energia-plangintzak sustatzeko ahaleginaren artean; bereziki, alor horietako ekintza-planak garatzeko eta ezartzeko lege-eskakizunik ez duten eta Europar Batasuneko kide diren hirietan.