Berria

Onda Vascak gure Blockchain Lab-etik eman du teknologiari buruzko programa

2018ko martxoaren 8a

Juan de la Herrán kazetari eta aholkulariak blockchain edo bloke-kateei buruz egin zuen programa bat, eta gure laborategia aukeratu zuen eztabaida-leku gisa

oscar.lage@tecnalia.com">Joan den astean, gure Blockchain Lab-en grabatu zen Onda Vascako Juan de la Herránen “Desconozco de Desconozco” irrati-programa.

Juan de la Herrán kazetari eta aholkulariak blockchain edo bloke-kateei buruz egin zuen programa, eta gure laborategia aukeratu zuen eztabaida-leku gisa. Programako gonbidatuen artean zeuden Iñaki Armada, Oscar Salvador eta ICTko gure lankide Ana Ayerbe eta Oscar Lage.

Ana Ayerbek nabarmendu zuen TECNALIAk zibersegurtasunaren alorrean presentzia handia duela Espainian eta Europan. Izan ere, Ana Ayerbek esperientzia handia du elkarte hauetako zuzendaritza-batzordeetako kide gisa: ECSO (Segurtasun Zibernetikoaren Europako Erakundea), EOS (Segurtasunerako Europako Erakundea) eta RENIC (Zibersegurtasunari buruzko Ikerketaren Bikaintasunaren Espainiako Sarea).

Oscar Lagek, berriz, gure Blockchain Lab-ek enpresei zer zerbitzu ematen dizkien azaldu zuen, baita bloke-kateek etorkizun ez oso urrunean izango duten zeregina ere. Azpimarratu zuen gure azpiegiturek aukera ematen dutela ikerketak eta esperimentuak egiteko planta pilotuetan eta instalazio errealetan. Gure Blockchain laborategiak enpresei laguntzen die soluzioak bilatzen, gure laborategietan kontzeptu-probak egiten eta soluzioaren pilotua landan egiten; hala, hura ezartzen laguntzen du.

TECNALIA blockchainen alorreko erreferenteetako bat bihurtzen ari da, eta horren adierazgarri dira EEAn (The Enterprise Ethereum Alliance) duen parte-hartzea eta Hyperledgerekin, bloke-kateen open source komunitate nagusiarekin duen hitzarmena. Halaber, Alastriako Kontseiluko kide ere bagara. Bloke-kateen azpiegitura erdipubliko baimendu bat ezartzeko enpresek eta erakundeek sustatutako lehenengo partzuergoa da Kontseilua, Espainian lege-eraginkortasuna duten eta Europako araudia betetzen duten zerbitzuei laguntza emateko.

IRRATI-PROGRAMA entzutera gonbidatzen zaituztegu!!

Informazio gehiago:

Oscar Lage. ICT, IT Competitiveness arloa