Berria

Osasuna kudeatzeko iragarpen-eredu fidagarriak sortzen ditugu

2020ko azaroaren 12a

COnfVID19 ekimenak adimen artifizialeko eredu fidagarri eta interpretagarriak egiten laguntzeko sistema bat sortu du, osasun-baliabideak optimizatzearren

Metodologia hori landuko dute TECNALIAk eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Informatika Fakultateko Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala Sailak, Matematika Aplikatuen Euskal Zentroarekin (BCAM). elkarlanean.

COnfVID19 ekimenak prognosi medikorako eredu bat sortuko du, Osakidetza euskal osasun-sistema publikoko espezialistek erabil dezaten. Horretarako, adimen artifizialeko ereduen esplikagarritasun- eta fidagarritasun-teknologiek, haiek baitira proiektuaren xedea, HM ospitaleek eskainitako datuak erabiliko dituzte: bizi-konstanteen datuak, proba analitikoak, tratamenduak eta erradiografietan oinarritutako irudiak hartuko dituzte erreferentziatzat.

Ikerketak agerian jarriko du adimen artifizialeko ereduen fidagarritasun-metodologiak balio praktiko handia duela. Izan ere, 3KIA proiektuan lantzen ari dira dagoeneko. Proiektu hori, Adimen artifizialean oinarrituriko sistema fidagarriak diseinatzeko eta inplementatzeko proposamen integral eta zeharkakoa (ELKARTEK 2020), duela gutxi onartu da, eta hartan parte hartzen dute COnfVID19 ekimeneko hiru erakundeek.