Berria

PRIMAFRIOk eta TECNALIAk bat egin dute nodo logistikoen automatizazioan eta optimizazio energetikoan soluzio teknologikoak garatzeko

2018ko martxoaren 7a

Emisioak murriztea, ibilgailuei aplikatutako informazio-sistemak eta segurtasuna dira aliantza horren arlo estrategikoetako batzuk

Lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Espainian barazki eta fruten garraioan aitzindari den Primafrio enpresak eta Tecnaliak, Europan erreferentziakoa den ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak; ikerketa-lerroak garatzea eta garraio logistikoan I+G-ko proiektuak abian jartzea izango da xedea.

Hitzarmen horren bidez, sektorerako estrategikoak diren ardatz nagusi batzuen inguruan egin ahal izango dute lan bi aldeek: optimizazio energetikoa eta CO2‑emisioen murrizketa; ataza-automatizazioa, gidarien lana errazteko eta haien errepideko segurtasuna hobetzeko; edo ibilgailu eta instalazioetan informazio-sistemak ezartzea, segurtasuna eta prozedurak hobetzeko.

Informazio gehiago prentsa-oharrari buruz