Berria

REM loaren nahasmenduetarako sistema eramangarri adimenduna

2023ko martxoaren 2a
SMOTTS_SUEÑO

«Gailu hau seinale fisiologikoetan eta ikasketa automatikoan oinarritzen da tratamendu pertsonalizatua gidatzeko».

Gailu eramangarri adimendun bat diseinatu dugu, REM loaren nahasmenduen monitorizaziorako eta terapiarako

Hau da SMOTTS: diagnostiko eta tratamendu anbulatorioko gailu baten prototipo funtzionala REM loaren portaeraren nahasmendua (REMLPN) duten pazienteentzat. Nahasmendu horren ezaugarria da indarrezko portaerak eta giharretako atoniarik eza loaren REM fasean.

Diagnostikorako sistema adimenduna

Gailu horrek pazientearen seinale fisiologikoak erabiliko ditu ikasketa automatikoan oinarritutako diagnostiko-sistema adimendun bat sortzeko: osasungintzako profesionalei diagnostikatzen eta elektroestimulazio bidezko tratamendua pertsonalizatzen lagunduko die, loaren kalitatea hobetzeko.

REMLPNa diagnostikatu zaien pazienteen % 80k baino gehiagok patologia neurodegeneratiboren bat garatzen dute hamar urteko epean. Horregatik dira garrantzitsuak REMLPNaren diagnostiko eta tratamendu goiztiarrak, eta beharrezkoa da, halaber, REMLPNaren eta patologia neurodegeneratiboen arteko loturei buruzko ikerketa gehiago egitea.