Berria

SITAB SYSTEMek guregana jo du AL JAHRA ospitalean (Kuwait) jarriko den trenkada-multzoen sistema ebaluatzeko

2018ko martxoaren 26a

Trenkada-multzoen sistema ETAG003 arauan ezarritako parametroetan saiatu da

SITAB SYSTEM SLk guregana jo du trenkada-sistema ebaluatzeko. Obrako benetako instalazioa simulatuz, trenkada bikoitz beiraztatu bat saiatu dugu, 4000 mm gora eta 5.500 mm luze dena. Inpaktu-saiakuntzak egin ditugu, gorputz gogorrekin eta bigunekin, hala kalte funtzionalak nola egiturazko kalteak aztertzeko, IV. erabilera-kategoriari dagozkion saiakuntza-parametroetan oinarriturik, honen arabera: ETAG003 “Internal partition kits for use as non-loadbearing walls”.

Probatutakoa trenkada bikoitz guztiz beiraztatu bat da, goratasun handikoa eta perimetroan gutxieneko profileria batekin finkatua; erabil daiteke bai esparru administratiboen itxitura gisa, bai ospitaleko eraikinen artean dauden jende-pasabide eta itxarote-lekuetako atarietan.

SITAB SYSTEM SL enpresa kontratatu dute, Ekialde Ertainean duen AGC (Advanced Group Company) banatzailearen bidez, AL JAHRA ospitalean (Kuwait) barne-trenkaden TREBE ST-200 serieko 8.000 m2-ko instalazioa egiteko.

JAHRA HOSPITAL 003

Informazio gehiago  trenkada-multzoen sistemen / banaketa-itxituren saiakuntzei buruz

Harremanetarako:

Oihana Plazaola

Egitura-segurtasunaren laborategia

TECNALIA