Berria

Soluzio naturalak hiri-ingurunean klima-aldaketari aurre egiteko

2018ko uztailaren 13a

NEIKER eta TECNALIAk gida bat egin dute, toki-administrazioei laguntzeko hiri-plangintzan sartzen soluzio horiek

Hiri-ingurunea klima-aldaketara egokitzeko ekosistemak eta soluzio naturalak erabiliz —hala nola berdatzea, zoladura iragazkorrak eta hiriguneko ur-iturriak—, aurre egin dakieke klima-aldaketaren inpaktu batzuei. Soluzio naturalekin, erosotasun-guneak sortzen dira hirian, eurite bortitzek uholde gutxiago eragiten dituzte (iragazkortasuna handiagoa delako), inpaktua txikiagotzen laguntzen da (karbonoa atxikitzen dutelako), bioaniztasuna areagotzen da, eta espazio erresistenteagoak eta osasungarriagoak lortzen dira.

Hala, hiriak egokitu egiten dira, bai klimaren pixkanakako aldaketen inpaktura (tenperatura igotzea, prezipitazio-erregimenaren aldaketak), bai klimaren muturreko aldaketen inpaktura ere (uholdeak, bero-boladak).

Hala, gida bat egin eta aurkeztu dugu NEIKERekin batera: “klima-aldaketaren eragina arintzeko eta klima-aldaketara egokitzeko soluzio naturalen eraginkortasuna neurtzeko eta halako soluzioak diseinatzeko gida”. Haren asmoa da toki-administrazioei laguntzea beren udalerrien behar eta lehentasunetarako neurri eraginkorrenak eta egokienak aukeratzen, eta, halaber, horren ebidentziak ematea.

Gida honetako metodoak, tresnak eta adibideak kasu pilotu batean aplikatu dira, Donostian, Txomin Enean.

Gida NaturAdapt proiektuaren barruan egin da, eta Nekazaritza, Arrantza eta elikadura Ministerioaren eta Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren laguntza jaso du, Biodiversidad fundazioaren bidez. Bestalde, Klima Aldaketara Egokitzeko Donostiako Batzordeak eta Jasangarritasunaren Aldeko Nafarroako Toki Erakundeen Sare Elkarteak gida egiaztatu dute.

Deskargatu gida