Berria

TECNALIA kolaboratzaile Global Innovation Dayn

2018ko ekainaren 11a

Etorri #Global2018 ETE-entzako berrikuntza-topaketara!

Euskadin 200.000 enpresa txiki eta ertain baino gehiago daude, eta gure enpresa-ehunaren % 99 osatzen dute. Innobasquek haiei eskainiko die topaketa, eta ETEak izango dira protagonista nagusiak.

Global Innovation Day ekainaren 13an egingo da, Donostian, eta hitzaldiak emango dituzte, adibidez, Silvia Lealek, zeina eraldaketa digitalean eta ETE-etan aditua baita, eta Eduardo Anituak, BTI Biotechnology Instituteko lehendakari eta zuzendari zientifikoak, zeinak berrikuntzarako gako batzuk emango baititu.

Bertaratzen direnek aukera izango dute lantegi batean parte hartzeko eta han azaltzeko zer zailtasun edo arazo izaten dituzten beren eguneroko martxan berrikuntzak egiteko, bai eta berrikuntzan izandako arrakastaren berri emango duten enpresa batzuk ezagutzeko ere.

Bestalde, gune bat izango dute berrikuntzari laguntzeko eragile-sareari eskainia, tresnak, gidaritza eta soluzioak eskura izan ditzaten berrikuntzaren bideko etapa guztietarako: finantzazioa, teknologia, trebakuntza, eta laguntza- eta babes-zerbitzuak.

Gune horretan, TECNALIAko adituekin hitz egin ahal izango duzu, eta ikusi nola laguntzen diegun zurea bezalako enpresei jarduera berritzaile jarraitua garatzen eta hari eusten.

Informazio gehiago eta izen-ematea:

http://www.innobasque.eus/microsite/global-innovation-day-2018/