Berria

TECNALIAren Datu eta Protokoloetarako laborategiak UCAren ziurtagiria jaso du, eta, orain, “A maila”ko laborategi ziurtagiri-emailea da ekipo zerbitzarietarako, IEC 61850 estandarraren arabera

2018ko martxoaren 15a

Ed. 2 ekipo zerbitzarietarako prozedurak betez

TECNALIA LABORATEGI AKREDITATU izendatu du UCA erakundeak, Ed. 2 ekipo zerbitzarietarako prozedurak betez; akreditazio horrekin, IEC 61850 protokoloa egiazta dezake Ed. 2 ekipo zerbitzarietan, UCA International Users Group erakundeak A mailako laborategietarako dituen irizpideen arabera.

Horrenbestez, Europan halako egiaztapenak egin ditzaketen lau laborategietako bat gara orain.

TECNALIAk ziurtatze-zerbitzuak eskaintzen dizkie kanpo-laborategi fidagarri eta independente bat behar duten fabrikatzaileei. IEC 61850 estandarrerako akreditazioak osatu egiten du gure Datu eta Protokoloetarako laborategiak komunikazio-protokoloen eta datuen biltegiratzeen protokoloen alorrean beste elkarte batzuen bidez (besteak beste, PRIME eta DLMS) lortutako aintzatespena.

IEC 61850 estandarrerako akreditazioak orobat osatzen ditu Ekipo Elektrikoen eta Ekipo Elektronikoen gure laborategiek sare elektrikoko ekipoen saiakuntzetarako zituzten ENAC (ILAC) akreditazioak eta Europako, Hego Amerikako eta Ekialde Ertaineko hainbat konpainia elektrikok mota horretako produktuen ziurtapenerako egindako aintzatespenak.

Datu eta protokoloetarako laborategiak ematen dituen zerbitzuak, ordea, ez dira soilik produktuen egiaztapenak. Batetik, saiakuntza-tresnak diseinatzen eta garatzen ditugu, produktuak garapenean hobetzeko, eta estandarrak betetzen diren eta ziurtatze-prozesuetan elkarreragingarritasunik baden ebaluatzeko. Bestetik, berriz, aholkua ematen diegu fabrikatzaileei eta konpainia elektrikoei ezaugarrien zehaztapenari, proben diseinuari eta laborategien diseinuari buruz, beren ekipoen fidagarritasuna bermatzeko.

TECNALIAren Lab_services zerbitzuetan konpainiaren laborategi guztiak biltzen dira, zeinak sektore elektrikora, industrialera, farmazeutikora eta digitalera bideratuak baitaude. Badakigu garrantzitsua dela ekipoen eta sistemen fidagarritasuna eta segurtasuna bermatzea, eta, horregatik, enpresekin batera dihardugu, haien produktuen merkaturatzea bizkortzen eta merkaturatzera arteko denbora-tartea laburtzen.

UCA International Users Group

UCA International Users Group irabazi-asmorik gabeko korporazio bat da, eta haren egitekoa da  zenbait industriatarako denbora errealeko aplikazioetarako estandarrak hedatzen laguntzea erabiltzaile eta hornitzaileei. Erabiltzaile-talde honek ez ditu estandarrak idazten, baina estuki lan egiten du estandarrak osatzeko ardura nagusia duten erakundeekin (bereziki IEC TC 57 erakundearekin: potentziako eta harekin lotutako informazio-trukeko sistemen administrazioa). 

Ibon Arechalde Ugarteche

Lab_services-eko alor digitaleko zuzendaria

Datu eta Protokoloetarako laborategia