Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Energiaren erabilera eraginkorra eta CO2-emisioen murrizketa sustatzeko neurri berriak
Gasteizko Udalarekin batera dihardu TECNALIAk SmartEnCity proiektuan, zeina Euskadi ZTBP 2020ko hamar proiektu enblematikoenetako bat baita Lehendakaritzaren ustez.
SmartEnCity hiri-habitataren alorrean proiektu enblematiko bat da, eta hau du xede: hirietan energiaren erabilera eraginkorra eta CO2-emisioen murrizketa sustatzeko bide berriak bilatzea.
Oso ekintza zehatzak proposatzen dira proiektu horretan, auzo jakin batzuetan gauzatzekoak, beste eremu eta hirientzat erakusgarri izan daitezen.
Hiri-baliabideen erabilera jasangarri, adimentsu, partizipatibo eta eraginkor baterako trantsizioan dira hiri asko, eta hori da proiektuaren helburua; trantsiziorako baldintzak lortzea, eta, horretarako, zenbait neurri planifikatu eta martxan jartzea Europako hiri txiki eta ertainetan energia gehien kontsumitzen duten sektoreetako energia-eraginkortasuna hobetzeko. Horrekin batera, energia berriztagarrien hornidura handitu nahi da, neurri horien baliagarritasuna erakusteko.
Hiru "itsasargi" gisako "erakustokitan" ari da planifikatzen eta gauzatzen ikuspegi sistemiko, moldagarri eta erreplikagarri hori: Gasteizen (Espainia), Tartun (Esrtonia) eta Sønderborgen (Danimarka), eta beste bi hiri "jarraitzailetan" ere ezarriko da: Leccen (Italia) eta Asenovgraden (Bulgaria).