TECNALIAk enpresekiko elkarlanean izan duen arrakastaren gakoetako bat haiekiko erlazioa da: izan ere, erlazio hori gero eta estrategikoagoa da, konfiantzan, lankidetzan eta estrategia teknologiko partekatuan oinarritua, haien lehiakortasuna sustatuko duen balio-ekarpen handiena lortzeko.
TECNALIAn, lankidetzarako modu bat baino gehiago eskaintzen dizkiegu enpresei, eta haien helburuetara hobekien egokitzen den harreman-eredura moldatzen gara:
- Lankidetzarako esparru-hitzarmenak: bezero estrategikoekiko harremanak egiturazkoak izatearen alde egiten dugu, eta hori aukera ona da enpresentzat, gure bezeroaren erronketara egokitzeko ahalegin ezin handiagoa egiten baitugu; ondorioz, eraginkortasuna eta inbertitutako euro bakoitzeko itzulkina handitu egiten dira. Eredu horri esker, zenbait urtetarako lankidetza-planak ezartzen ditugu enpresekin.
- Arrisku partekatuko inbertsioa: gure bezeroen negozioarekin konprometitzen gara. Horregatik, geure baliabideak gehitzen dizkiegu gure bezeroen epe ertaineko estrategiarekin bat datozen arrisku handiko garapen-inbertsioei.
Hona hemen enpresekin dugun lankidetza-eskaintza:
- I+G+Bko proiektuak: enpresen bazkide estrategiko izanik, I+G+Bko proiektu pertsonalizatuak garatzen ditugu, helburu bakarrarekin: zure negozioa lehiakorragoa izan dadin teknologiaren bidez. Elkarrekin, oraina eraldatzeko gai den teknologia garatzen dugu.
- Laborategiko zerbitzuak: 60 urte baino gehiagoko esperientzia dugu; aditu-talde bat jartzen dugu zure eskura, bai eta azkar merkaturatu nahi dituzun prozesuak, sistemak eta produktuak garatzen, ziurtatzen eta baliozkotzen dituzten laborategiak ere. Sentitu gure teknikariek ematen duten segurtasuna, konfiantza eta gertutasuna.
- Teknologiaren transferentzia: TECNALIA Venturesen bidez, zure I+Gari balioa ematen eta zure negozioa handitzen lagunduko dizugu. Horretarako, teknologia merkaturatzeko prozesuaren oinarrizko hiru zutabeekin konektatuko zaitugu: ideia eta aktibo teknologikoak, zure enpresaren emaitzak hobetzera bideratuak; negozio-profila duten pertsonak, ideia horiek soluzio bihurtzeko gai direnak; eta haien alde egiteko prest dauden inbertitzaileak, behar den gihar ekonomikoa jartzeaz gain, zure negozioaren garapenarekin konpromisoa hartuko dutenak. Era berean, Oinarri Teknologikoko Enpresa Berriak sortzeko (OTEB) jarrera proaktiboa du TECNALIAk. Proiektu horiek, sortzen direnetik, jabetza industrialeko produktuak, zerbitzuak, erakusleak eta aktiboak lortu nahi dituzte.
Ideiak inspiratzea eta taldean egindako lanaren emaitza erakustea da gure Arrakasta kasuak en helburua: enpresa batzuek TECNALIArekin lankidetzan arituta izan dituzten istorio arrakastatsuen bilduma bat da. Hemen kontatuko digute zer ikuspegi duten lankidetza horri buruz, zer lorpen izan dituzten, etorkizunari nola egingo dioten aurre, eta, batez ere, elkarrekin sortzeko prozesu honetan balioa nola ikusten duten.
Gure lantaldea pasioz lan egiten duten eta beren sektoreak ondo ezagutzen dituzten erreferentziako ikertzaile konprometituz osatua dago, eta enpresei estrategia teknologikoa eraginkortasunez garatzen laguntzen die.