Lege-ohar honen helburua da www.tecnalia.com webgunea (aurrerantzean, “WEBGUNEA”) erabiltzeko arauak zehaztea eta arautzea, ulerturik webgune horrek barne hartzen dituela WEBGUNEAn eta haren azpidomeinuetan dauden orri eta eduki guztiak.

1. WEBGUNEAren identitatea eta titulartasuna

Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan adierazten den informazio-eskubideari dagokionez, WEBGUNEAren titulartasunari buruzko datu hauek jakinarazten dizkizugu:

Titularra: TECNALIA RESEARCH & INNOVATION FUNDAZIOA (aurrerantzean, “TECNALIA”)

Helbidea:Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoa. Mikeletegi Pasealekua, 2. E-20009 Donostia-San Sebastián. (Gipuzkoa)

IFZ: G48975767

Erregistro-datuak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa, F-69 zenbakia

Telefono-zenbakia: 946430850

Harremanetarako h. el.: info@tecnalia.com

2. Erabiltzeko baldintzak

WEBGUNE honetara sartzeak, hau erabiltzeak, hemen nabigatzeak edo hemengo edukiak ikusteak, hasieratik, honen erabiltzaile izatea dakar (aurrerantzean, “ERABILTZAILEA”). Beraz, nabigatzen jarraituz gero, ulertuko da espresuki, borondatez eta argi eta garbi onartzen dituzula lege-ohar honetan adierazten diren erabilera-baldintzak. Baldintza horiek ez onartzea erabakitzen baduzu, ezingo zara WEBGUNE honetan sartu edo ezingo duzu nabigatzen edota WEBGUNEko edukiak ikusten jarraitu.

Aurrez esandakoaren kalterik gabe, litekeena da TECNALIAk WEBGUNEAren bidez ERABILTZAILEen esku jartzen dituen zenbait edukitara sartzeko edo produktu eta zerbitzu jakin batzuk kontratatzeko baldintza bereziak edo baldintza orokorrak izatea, zeinek, kasu bakoitzaren arabera, ERABILTZEKO BALDINTZA hauek ordeztu, osatu edo aldatuko baitituzte eta, kontraesanik balego, hauen gainetik egongo baitira. Kontratazio-baldintza berezi edo baldintza orokor horiek, aplikatu behar direnean, WEBGUNEAn bertan egongo dira ERABILTZAILEen esku.

Baldintza horiek onartzeak esan nahi du zuk, ERABILTZAILE zaren aldetik,

  • adierazten duzula lege-ohar honen edukia osorik irakurri duzula eta, beraz, ulertzen duzula.
  • adierazten duzula gure eduki edo zerbitzuren bat erabiltzean ematen diguzun informazio guztia egiazkoa, legezkoa eta zehatza dela, mugarik, erreserbarik eta faltsukeriarik gabe.
  • adierazten duzula WEBGUNE honen bidez eskaintzen diren zenbait eduki edo zerbitzu erabili ahal izateko espresuki onartzen dituzula lege-ohar honetan zehazten diren baldintzak.

WEBGUNErako sarbidea doakoa da, baina horrek ez du bazter uzten behar duzun telekomunikazio-sarearen bidez Internetera konektatzeak duen kostua; kostu hori ERABILTZAILEAren kontura izango da.

WEBGUNE honen ERABILTZAILE zaren aldetik, zeure gain hartuko duzu hura erabiltzeari dagokion ardura, eta konpromisoa hartuko duzu TECNALIAk haren bidez eskaintzen dituen datuak, edukiak eta zerbitzuak (besteak beste) ekintza hauetarako ez erabiltzeko:

  • jarduera debekatuak, legez kanpokoak edo fede onaren edo ordena publikoaren kontrako jarduerak egitea;
  • eduki edo propaganda arrazista, xenofoboa, pornografikoa edo legez kanpokoa, terrorismoari apologia egiten diona edo giza eskubideen kontrakoa zabaltzea;
  • TECNALIAren, haren hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko eta logikoetan kalteak eragitea, eta sarean birus informatikoak edo lehen aipatu diren kalteetako edozein eragin lezaketen sistema fisikoak edo logikoak sartzea edo zabaltzea;
  • beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko kontuetara sartzen saiatzea, kontu horiek erabiltzea eta erabiltzaile horien mezuak aldatzea edo manipulatzea; hori saihesteko, TECNALIAk eskubidea du pertsonaren duintasunarekiko errespetua urratzen duten, baztertzaileak, xenofoboak, arrazistak edo pornografikoak diren, gazteen edo haurren edo ordena edo segurtasun publikoaren kontra egiten diren edo, bere iritziz, argitaratzeko egokiak ez diren iruzkin eta ekarpenak ezabatzeko;
  • WEBGUNE honetako edukiak erreproduzitzea, kopiatzea, hedatzea, norbaiten eskura jartzea, publikoki jakinaraztea, eraldatzea edo aldatzea, legeak baimentzen dituen edo TECNALIAk edo, hala dagokionean, ustiatzeko eskubidearen titularra den hark espresuki baimentzen dituen kasuetan izan ezik;
  • WEBGUNEA osatzen duten edukiak osorik edo haien parte adierazgarri bat erauztea edota berrerabiltzea, baita TECNALIAk aldizka zure eskura jar ditzakeen datu-baseak ere;

Aurrez adierazitakoaren kalterik gabe, lege-ohar hau betetzen ez duten erabiltzaileei WEBGUNE honetarako edota honen bidez eskaintzen dituen eduki edo zerbitzuetarako sarbidea ukatzeko edo ezeztatzeko eskubidea du TECNALIAk, aurrez horren berri emateko beharrik gabe, baita egokia iruditzen zaion edozein bidetatik lege-ohar honetan adierazten dena hausten den aztertzeko eskubidea ere.

3. Jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak

WEBGUNE honetan dauden eduki guztiei dagokienez, hala nola irudiak, audioak, bideoak, softwareak, testuak, ikonoak, botoiak, diseinuak, iturburu-kodeak, kolore-konbinazioak eta WEBGUNEAk funtziona dezan behar diren gainerako elementuak, baita markak edo logotipoak, izen komertzialak edo beste zeinu bereizgarri batzuk ere, industrialak edo erabilera industrialerako besteren batzuk, jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideek babesten dituzte, zeinen titular baita TECNALIA, edo haiek erabiltzeko, publikoki jakinarazteko eta WEBGUNE honetan sartzeko lizentzia edo baimen espresua baitu, eskubide horien legezko titularren izenean. Inola ere ez da ulertuko WEBGUNE hau erabiltzeak baimenik edo lizentziarik ematen dionik ERABILTZAILEAri, ezta jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideei edo irudi-eskubideei uko egiten zaienik edo haien transmisioa edo erabateko lagapena edo lagapen partziala egiten denik ere, ezta TECNALIAk edo eskubide horien legezko titularrek aurretiaz eta idatziz berariaz horretarako baimenik eman ezean eskubiderik edo eskubide-aukerarik ematen denik ere.

Bereziki, zuk, ERABILTZAILE zaren aldetik, ez duzu baimenik WEBGUNE honetako edukiak osorik edo partez aldatzeko, eraldatzeko, kopiatzeko, berrerabiltzeko, berrinterpretatzeko, ustiatzeko, erreproduzitzeko, publikoki jakinarazteko, bigarren edo ondorengo argitalpenik egiteko, fitxategiak kargatzeko, transmititzeko edo edozein modutan hedatzeko edo merkataritza helburuetarako edozein jarduera egiteko, Legeak baimentzen dituen edo TECNALIAk edo dagozkion ustiapen-eskubideen legezko titularrek berariaz eta idatziz baimena ematen duten kasuetan izan ezik.

Hala ere, WEBGUNE honetako edukiak bistaratu ahal izango dituzu, baita inprimatu, deskargatu eta zure ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan biltegiratu ere, betiere zure erabilera pertsonal eta pribaturako soilik bada.

Espresuki debekatua duzu edukiak erabiltzea jarduera bidegabeak, legez kanpokoak edo fede onaren eta ordena publikoaren kontrakoak egiteko, baita WEBGUNE honetako edukietan jabetza intelektualeko edo industrialeko edozein eskubideren titulartasunari buruzko aipamen oro ezabatzea edo aldatzea ere.

TECNALIAk edo, hala badagokio, ustiapen-eskubideen legezko titularrek aldez aurretik baimendu ez duten erabilera oro eskubide horien hauste larritzat hartuko da, eta ondorio judizialak izan ahal izango ditu.

4. Erantzukizunez salbuestea

WEBGUNEA erabiltzen duenak bere gain hartzen du ardura oro. TECNALIAk adierazten du bere eta teknologiaren egoeraren esku dauden neurri guztiak hartu dituela WEBGUNEAren funtzionamendua bermatzeko eta ERABILTZAILEengana birusak eta beste osagai kaltegarri batzuk hedatzea saihesteko. Hala ere, TECNALIAk ez ditu honako hauek bermatzen, ezta haien erantzukizunik hartzen ere: (i) edukien eta zerbitzuen jarraipena eta erabilgarritasuna; (ii) eduki horietan akatsik ez egotea eta izan litekeen edozein akats zuzentzea (iii) birusik edota osagai kaltegarririk ez egotea; (iv) TECNALIAren segurtasun-sistemak urratzen dituen edozein pertsonak eragiten dituen kalteak.

Era berean, WEBGUNE honetako edukiak edota informazioa orientagarri eta informazio gisa baino ez dira hartu behar; horregatik, TECNALIAk ez du bere gain hartzen eduki edo informazio horien osotasunari, zehaztasunari edo eraginkortasunari buruzko ardurarik, eta kontratua dela-eta edo kontratuz kanpoko erantzukizun orotatik salbuetsita dago eduki horiek helburu jakin baterako erabiltzen dituzten ERABILTZAILEekiko.

5. Aldaketak

TECNALIAk eskubidea du lege-ohar honetako baldintzak edozein unetan aldatzeko, eskaintzen dituen edukiei eta bilakaerari erantzuteko, eta, beharrezkoa irudituko balitzaio, eskubidea du edozein unetan bere aldetik erabilera-baldintza hauetako batzuk aldatzeko, gehitzeko edo ezabatzeko, lege-arrazoiengatik, arrazoi teknikoengatik edo WEBGUNE honen izaera edo antolaera aldatu delako, eta ez dago aldaketa horien berri ematera behartuta, ulertzen baita aski dela haiek WEBGUNEAn bertan argitaratzea. Baldintza hauetan egiten den aldaketa orok aldaketa egin ostean izango du eragina WEBGUNEAren ERABILTZAILEentzat; beraz, aldaketak argitaratu ostean WEBGUNEA erabiltzen edo han nabigatzen jarraitzeak esan nahi du aldaketa horiek onartzen direla.

6. Esteka-politika

WEBGUNE honetan Interneteko beste gune batzuetarako loturarik edo hiperestekarik jartzen bada, TECNALIAk ez du gune horien eta haien edukien gaineko kontrolik egingo. TECNALIAk inola ere ez du bere gain hartuko kanpoko webgune bati dagokion estekaren bateko edukien gaineko erantzukizunik, eta ez du bermatuko hiperesteka horietako edo Interneteko beste gune batzuetako edozein material edo informazioren erabilgarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, zabaltasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna edo konstituzionaltasuna.

Hala badagokio, lotura horiek ERABILTZAILEAri gai jakin bati buruzko beste informazio-iturri batzuk badirela jakinarazteko soilik emango dira, eta haiek emateak ez du esan nahi, inola ere, inongo harremanik, lankidetzarik edo mendekotasunik dagoenik TECNALIAren eta lotura egin zaion webgunearen arduradunaren artean. Era berean, TECNALIAk ez ditu bermatzen, ordezkatzen, babesten edo ziurtatzen hirugarren batzuen titulartasuna duten guneak.

Beraz, lotura horietakoren batek irekitzen duen webguneren bat bisitatzea erabakitzen baduzu, onartzen duzu zuk hala erabakita egin duzula eta zurea soilik dela birusetatik edo haietatik erator litezkeen gainerako elementu kaltegarrietatik babesteko behar diren neurriak hartzeko ardura, eta badakizula dagokion webguneak zehazten dituen erabilera-baldintzak ezarri ahal izango zaizkizula eta haren arduraduna agertuko dela dagokion lege-oharrean, hara iristeko WEBGUNE honetako lotura bat erabili duzun arren.

7. Pribatutasun-politika

TECNALIAk bermatzen du erabat beteko dituela zure datu pertsonalen tratamenduaren arduradun den aldetik dagozkion betebehar guztiak, baita Espainian edo Europan indarrean dagoen eta aplika daitekeen araudiaren arabera dagokion beste edozein betebehar ere, Datuak Babesteko 2016/679 Erregelamendu Orokorrari (EB) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari dagozkionak, bereziki.

Hala, zure esku jartzen dugu gure Pribatutasun Politika (hemen ikus dezakezu), eta informazioaren erabilerari buruzko erabaki informatuak hartzeko aukera emango dizu horrek.

8. Cookieei buruzko politika

WEBGUNE honek cookie fitxategiak edota datu analogoak biltegiratzeko eta berreskuratzeko beste modu batzuk erabiltzen ditu.

TECNALIAk cookie-politika bat du. Esteka honetan dago eskuragarri.

9. Legedi aplikagarria eta jurisdikzioa

Lege-ohar hau eta WEBGUNEA erabiltzeko baldintzak Espainiako legediarekin bat etorriz interpretatu behar dira beti.

Lege-ohar honen interpretazioan edo aplikazioan edo WEBGUNE honen funtzionamenduari edota erabilerari buruz gatazka edo desadostasunen bat sortzen bada, gaiaren berri izango duten epaitegi eta auzitegiek zehaztuko dute zer lege-araudi ezarri behar den dagozkion eskumenetan, zeina, azken kontsumitzaileei dagokienez, haien ohiko bizilekuari baitagokio.

Pertsona juridiko edo profesional ez-kontsumitzaile bat bazara, espresuki onartzen duzu eztabaida horiek, beste edozein foruri uko eginda, Bilboko (Espainia) epaitegi eta auzitegien esku geratzea.

Azken eguneratze-data: 2021/12/31