Hauek dira gure politikak eta ziurtagiriak:
Tecnalia
Hauek dira gure politikak eta ziurtagiriak:
2015eko iraileko Garapen Jasangarriari buruzko Goi Bileran, NBEko estatuek Garapen Jasangarrirako 2030eko Agenda onartu zuten, zeinak hurrengo 15 urteetan herritar guztientzat mundu zuzenago eta bidezkoago bat eraikitzeko eta ingurumena zaintzeko jarraibideak ezartzen baititu.
Inoiz ez bezalako irismena eta garrantzia du Agendak. Agendako garapen jasangarrirako 17 helburuak unibertsalak dira, eta mundu osoari eragiten diote —herrialde garatuei nahiz garabidean dauden herrialdeei—, integratzaileak eta zatiezinak dira, eta garapen jasangarriaren hiru dimentsioak hartzen dituzte kontuan: ingurumena, ekonomia eta gizartea.
Tecnaliak, nazioarteko erakundeek bultzatutako proiektuen esparruan, teknologiaren bidez laguntzen du 2030eko Agendan ezarritako Garapen Jasangarrirako Helburu Orokorrak (GJH – SGD) betetzen.
Zientzia eta teknologiaren alorreko tokiko gaitasunak indartzen ditugu, irudian ageri diren munduko erronkak gainditzeko.
Tokiko gaitasunak indartzeko lan horrek gure inguruko enpresentzat eta gure herrialde-irudiarentzat lankidetza- eta nazioartekotze-aukerak sortzen ditu.