Teknologia

Adimen artifiziala eta Big Data

Inteligencia Artificial y Big Data

Esperientzia handia dugu eskema numerikoak kontzeptualizatzen eta teknologia digital aurreratuak (IA/ML) erabiltzen datu-bolumen handiak aztertzeko, eta, horri esker, nabarmendu egiten gara negozioen kontzepziotik abiatuta.

Gainera, arkitektura konputazionalak garatzen ditugu errendimendu handiko inplementazioetarako eta paralelizazio, hodeiko zerbitzu eta DevOpsetarako, datuen domeinuan (big data).

Adimen artifiziala, azken finean, datu-bolumen handietatik abiaturik negozio-gakoak integratzeko, fusionatzeko, eraldatzeko eta inferitzeko teknologia-multzo bat biltzen duen kontzeptua da. Adimen artifiziala erabakigarria da hainbat sektoretan, hala nola 4.0 industrian, energia eta ingurumenean, mugikortasun jasangarrian, sistema autonomoetan, osasunean edo negozio-adimenean.

Testuinguru horretan, ia ehun profesional ari dira gurean adimen artifizialeko eta Big Data teknologietan, eta, guztien artean, datuen zientzian ezagutza osagarriak dituzten lankide-sare batek osatutako ekosistema bat sortzen dute.

Helburu nagusia giza jakintzari laguntzea da, gizarteak gaur egun aurre egin behar dien eraldaketa digitaleko prozesuak maximizatzeko eta, hala, lehiatzeko abantaila argiak sortzeko.

Adimen artifizialaren eta Big Dataren alorreko gako-teknologiak:

  • Aurreikuspena, clusteringa eta ikaskuntza indartu eta sakona.
  • Simulazioa, map-matchinga eta anomaliak detektatzea.
  • Denbora-serieak, lineako ikaskuntza eta optimizazioa.
  • Adimen artifizialaren azalgarritasuna, arkitektura konputazionalak eta paralelizazioa.
  • Hodeia eta DeVops.

Kanpo-aliatuak

Logo UPV/EHU
BCAM
MSI
UNIVERSIDAD DE ALCALÁ
UNIVERSIDAD AUTÓNOMA DE MADRID
Universidad Middlesex
Ikusi gehiago

Nazioarteko presentzia

BDVA - Big Data Value Association
European AI Alliance
Claire
AIOTI
Ametic
Javier Del Ser doktorea

Javier Del Ser doktorea

Adimen artifizialaren eta big dataren arduraduna
catalogo-big-data-tecnalia-mini

Big dataren katalogoa: Datu masiboen iraultza (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa