Aktibo teknologiko

TESTING TOOLS: Sare elektriko adimendunetarako saiakuntza-tresnak

en61850-testing-tool-evaluacion-funcionalidad-tecnalia

ARAZOA / AUKERA

TESTING TOOLak produktu-fabrikatzaileei, konpainia elektrikoei eta produktuak hasierako faseetan eta ziurtatze-prozesuetan ebaluatzen dituzten laborategiei zuzenduta daude.

Haien automatizazio-mailari esker, produktu berriak garatzeko prozesuen efizientzia eta segurtasuna hobetu daitezke, eta egiaztatu dagoeneko tokian-tokian dauden ekipamenduen firmware-bertsio berriek ez dietela kalterik eragiten sistemaren funtzionaltasunari eta interoperabilitateari. Produktuen merkaturatze-denbora murrizteko aukera ematen dute.

Lehiatzeko abantaila eskaintzen diete produktu-fabrikatzaileei, laborategi independenteei eta utilityei berei: Fabrikatzaileei produktuen garapen- eta berrikuntza-prozesuen efizientzia handitzeko aukera ematen die. Hirugarrenen laborategiei, aurreziurtapeneko eta adostasuna ebaluatzeko zerbitzu berriak ematekoa. Azkenik, utilitiyek gaitasun tekniko berriak izan ditzakete beren hornitzaileen produktuak barnean ebaluatzeko eta komunikazio-ekipamenduetan egiten diren firmware-eguneratzeek sistema osoan eraginik ez dutela egiaztatzeko.

TESTING TOOL hauen lizentziak ematen ditugu:

  • PRIME 1.3.6 eta PRIME 1.4 zerbitzu-nodoetarako eta oinarrizko nodoetarako
  • DLMS funtzionalitatea, Espainia, Portugal, Erresuma Batu, Saudi Arabia, Libano eta abarreko profilen arabera
  • Head End System-eko (HES) telekudeaketa-zerbitzuaren funtzionalitatea
  • IEC 61850 edo IEC 60870-5-104 duten azpiestazioetako ekipamenduen funtzionaltasuna, konpainia elektrikoen profilen arabera
  • Zibersegurtasuna

MERKATUA

  • Sare adimendunak ezartzen ari diren konpainia elektrikoak
  • Produktu-fabrikatzaileak
  • Saiakuntza-laborategiak

GURE EKARPENA

  • Eskura dagoen edozein TESTING TOOL erabiltzeko lizentziak
  • Haiek erabiltzeko berariazko prestakuntza
  • Sare elektriko adimendunen alorrean TESTING TOOL berriak garatzeko gaitasuna

HAUEN BILA GABILTZA

  • Erabiltzeko lizentzia eskuratuz TESTING TOOLak erabili eta ustiatzeko interesa duten enpresak
  • TESTING TOOL berriak garatzeko interesa duten enpresak

Bila

  • Lizentziaduna
protocol-certification-brochure

Ziurtagirien protokoloa (Ingeles)

Deskargatu PDFa

Aliasa

Erregistro-zenbakia

Testing Tool PRIME 1.3.6

TX 8-566-573

Testing Tool PRIME 1.4

TXU 2-262-598

Testing Tool de Funcionalidad DLMS

TX 8-566-373

Testing Tool de Funcionalidad DLMS 2

TX 8-566-397

TESTING TOOL STG - HES

TXU 2-234-151

Testing Tool de Funcionalidad de Equipos IEC 61850

Pending

Testing Tool de Ciberseguridad

Pending