Tecnalia

TECNALIA Ventures

Tecnalia Ventures

WE ARE DEEP TECH VENTURE BUILDERS

Negozioak eraikitzen ditugu teknologia sofistikatuetan (deep tech) oinarritutako aukera potentzialetatik abiatuta eta teknologia horiek inbertsioetarako erakargarri bihurtuz; hala, gizartean balioa sortzen dugu.

TECNALIA Ventures enpresa % 100 TECNALIA da, zeina I+G+B sustatzeko sortu baitzen, eta, halaber, aktibo teknologiko berritzaileen bizi-zikloa kudeatzeko, aktibo horiek ahalik eta inpaktu handiena izan zezaten. Horretarako, ekintzailetza-ekosistema bat garatzen dugu, zeinak gure aktibo teknologikoak aprobetxatzen eta merkaturatzen laguntzen baitigu, enpresentzat eta gizartearentzat balioa sortzea helburu dela.

Berrikuntza-ekosistema ororen funtsezko hiru oinarriak elkarri lotzeko ahalegin berezia egiten dugu: Minds (teknologoak / zientzialariak), Management (ekintzaileak) eta Money (inbertitzaileak). Gainera, inkubazioa bizkortzeko programa bat dugu, teknologiak oinarri teknologikoko negozio-aukera bihurtzeko.

Hala, 2019an, TECNALIAk 4,7 milioi euroko sarrerak lortu ditu jabetza industrialaren salmentagatik (bere diru-sarreren % 4,1).

tecnalia-ventures-equipo
    GURE BALIO BEREIZGARRIA
  • INPAKTUA ERAGITEA HELBURU: emaitzak lortzea dugu helburu, eta horrek mugiarazten gaitu. Zer inpaktu eragin dugun erakuts dezakegu.
  • DEEP-TECH NEGOZIOAK: bultzatzen ditugun negozioetan, jabetza industrial babestua duten aparteko berrikuntza teknologikoek ematen digute lehia-abantaila, merkatuan disruptzioa sor dezaketen potentzial handiko B2B aukerak sortzen baitira ezaugarri horiei esker.
  • ESPERIENTZIA PRAKTIKOA: talde bat gara, eta merkatu-arazoak konpontzen dituzten teknologiak inbertsiorako prest dauden negozio-aukera bihurtzen dugun esperientzian oinarritzen da taldearen sendotasuna.
PATENTEEN DATUAK

19

patente eskatu ziren 2019an

74

patente onartu ziren 2019an

205

patente-familia zorroan

740

patente zorroan

36

software-erregistro eskatu ziren 2019an

191

software-erregistro zorroan

TECNALIAk, 2012tik hona, % 92ko arrakasta-ratioa izan du EPO/PCTen eskaeretan.

Horrez gain, Europako Patente Bulegoaren 2019ko txostenaren arabera, TECNALIA da Europako patente gehien eskatzen duen Espainiako bigarren erakundea. TECNALIAk urtero 3,4 patente eskatzen ditu 100 ikertzaileko; antzeko ezaugarriak dituzten beste erakundeek baino gehiago.

Tecnalia Ventures
OTEB-EN DATUAK

14

langile OTEB aktiboetan

29

fakturazioa OTEB aktiboetan

20

OTEB aktibo sustatu dira

18

OTEBtan parte hartzen du TECNALIAk

19

kapitala erakarri da

Azken bost urteetan TECNALIAk sortutako OTEBen biziraupen-tasa % 100 da.

NOLA EGIN DEZAKEGU LANA ELKARREKIN?

NOREKIN EGITEN DUGU LAN?

  • Beren estrategia korporatiboaren barruan eskaintza dibertsifikatzeko eta berritzeko negozio-aukerak bilatzen dituzten enpresa berritzaileak.
  • Deep-tech enpresak azeleratzeko programak abiarazi nahi dituzten erakunde publiko eta pribatuak.
  • I+G-ko inbertsioa inpaktu bihurtu nahi duten ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak.
tecnalia-ventures-negocios
ERREFERENTZIAK
RoboTT-Net
RoboTT-NetEuropan aitzindari diren ikerketa eta garapen teknologikoko lau zentroren ahaleginen batura da, helburutzat teknologia- eta negozio-laborategi europar bat sortzea duena; horretarako, robotikaren arloko ekintzailetza-proiektuetarako errentagarritasun-analisiak eta pilotuak garatzen dituzte. “Oso pozik gaude RoboTT-Net-en partez izateaz, haren taldearekin batera Chromed Parts-en Ikuskapen Automatikoari buruzko proiektu oso polit batean lan egin baitugu”. Ion Arrieta, Automatismos Maser-eko zuzendariordea.
RED Centros Tecnológicos ADIMRA
ADIMRA zentro teknologikoen sareaXedean eta ikuspegian bat datozen Argentinako zentro teknologikoen sare bateko aktibo teknologikoak merkaturatzeko estrategia garatzea. “Enpresen bidez teknologia merkaturatzea da balio erantsi handiena duen jardueretako bat”. Sebastián Kossakoff, Argentinako Errepublikako Industria Metalurgikoen Elkartea.
Ministerio de la Producción de Perú
Peruko Produkzio MinisterioaPeruko unibertsitate eta ikerketa-zentroetako profesionalak teknologia-transferentzian gaitzea. “Zorionak eman nahi dizkiot TECNALIA Ventures-i Peruko teknologia-transferentziari buruzko ikastaroagatik. Inork espero zezakeen baino askoz hobea izan da”. María Morazo, Buenos Aireseko Espainiako Kultur Etxeko programen arduraduna. Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentzia (AECID).
TATA Steel
RoboTT-NetEuropan aitzindari diren ikerketa eta garapen teknologikoko lau zentroren ahaleginen batura da, helburutzat teknologia- eta negozio-laborategi europar bat sortzea duena; horretarako, robotikaren arloko ekintzailetza-proiektuetarako errentagarritasun-analisiak eta pilotuak garatzen dituzte. “Oso pozik gaude RoboTT-Net-en partez izateaz, haren taldearekin batera Chromed Parts-en Ikuskapen Automatikoari buruzko proiektu oso polit batean lan egin baitugu”. Ion Arrieta, Automatismos Maser-eko zuzendariordea.
Instituto Nacional de Ciberseguridad (INCIBE)