Donostiako Zinemaldiarekin, Petronorrekin eta Tabakalerarekin batera antolatu dugu "Zinemaldia & Technology 2018" topagunea, teknologia berriek ikus-entzunezkoen sektoreak duten eragina aztertzeko, sorkuntza- eta kultura-industriak digitalizatzen ari diren honetan.
Juan Antonio Bayona zinema-zuzendari ospetsuak inauguratuko du ekitaldia. Bayonak zuzenduak dira, besteak beste, El orfanato (2007), Lo imposible (2012), Un monstruo viene a verme (2016) eta Jurassic Park sagako azken filma, Jurassic World: El reino caído.
Ondoren, zinemaren alorrean teknologia txertatzeko sektore pribatuaren eta publikoaren artean egiten den elkarlanari buruz hitz egingo dute zenbait lagunek. Erakunde publikoetako eta elkarte pribatuetako adituak jardungo dira gai horretaz, bakoitza bere ikuspegitik.
Bestalde, jardunaldira inguratzen direnek bertatik bertara ikusiko dituzte zinema-munduko sorkuntza- zein negozio-alorretako azken aurrerapen teknologikoak eta aukerak. Gai hauetaz mintzatuko dira hainbat teknologiatako zenbait aditu eta haiek aplikatu dituzten enpresetako zenbait ordezkari:
- Bloke-kateak eta DRM: aldatu ezin diren datu-base deszentralizatuak, banaketa eta eskubideen eta baimenen kudeaketa erabat aldaraziko dutenak.
- Errealitate birtuala eta errealitate mistoa: ikusle pasiboa ikusle aktibo bihurtzen dute, eta esperientzia berri batean murgiltzen.
- Neuromarketina: garunak kanpoko zenbait estimuluri nola erantzuten dien aztertzen du, eta ikusleari emozio jakin batzuk eragitearren gidoiak eta eszenak "fintzeko" aukera ematen zuzendariei eta gidoilariei.
- Hizkuntzaren teknologia berriak: azpititulazioko eta itzulpen eleaniztuneko tresnetarako teknika aurreratuak garatzen dituzte.
Aurkezpen horien osagarri, zenbait erakustaldi egingo dira networking-eremu batean, eta hor amaituko da zinemaren eta IKTetako berrikuntzaren arteko topaketa.
NORENTZAT DA?
Hauentzat da jardunaldia: teknologoentzako, zinegileentzako, industria zinematografikoko profesionalentzako, eta sektore horretan teknologia txertatu nahi duten eragile publiko eta pribatuentzako.
PROGRAMA
Ordutegia | Gaia |
---|---|
10:00 | Ongietorria eta aurkezpena |
10:05 | Hasiera ► José Luis Rebordinos - Zinemaldiaren Zuzendaria ► Iñaki San Sebastián, TECNALIAko CEOa ► Emiliano López Atxurra - Petronorreko Presidentea ► Edurne Ormazabal - Tabakalerako Zuzendari Orokorra
|
10:20 | Juan Antonio Bayonaren hitzaldia |
11:00 | Sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-panela: sektore pribatuaren ikuspegia ► Alex Lafuente - BTeam Pictures SLren sortzaileetakoa ► Fran Valmaña - EIKEN, Euskadiko Ikus-entzunezkoen eta Eduki Digitalen Klusterreko zuzendaria ► Leire Apellániz - Donostiako ZINEMALDIAren sail teknikoaren arduraduna ► Thierry Baujard - NEM Initiativeko zuzendaritza-batzordeko kidea |
11:45 | Sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-panela: sektore publikoaren ikuspegia ► Lucía Recalde - Europako Batzordearen MEDIA-DG Connect Europa Sortzailea Unitatearen burua ► Borja Álvarez - Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko Industria Kulturalen eta Mezenasgoaren zuzendariorde nagusia ► Joxean Muñoz - Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kiroleko sailburuordea ► Ainhoa Aizpuru - Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako foru-diputatua Gipuzkoako Foru Aldundia |
12:30 | Blockchain eta DRM teknologiak ► Óscar Lage - TECNALIAko zibersegurtasunaren arduraduna |
12:40 | Errealitate mistoaren esperientzia ► Diego Sagasti - TECNALIAko errealitate birtualaren eta errealitate areagotuaren teknologiako aditua, eta Pako Ruiz, SONORA ESTUDIOS enpresakoa |
12:50 | Neuroteknologia eta neuromarketina ► Ander Ramos eta Sara Sillaurren - TECNALIAko ikertzaileak, BITBRAIN enpresako zenbait ordezkarirekin |
13:00 | Hizkuntzaren teknologiak ► Arantza del Pozo - VICOMTECHeko hizketaren eta hizkuntza naturalaren teknologien zuzendaria,José Luis Blancorekin EiTBko programazio zuzendaria
|
13:10 | Ondorioak eta amaiera |
13:20 | Erakusketa, networkinga eta pintxoak |
14:00 | Amaiera |
Sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-panela: sektore publikoaren ikuspegia