Polimeroak, konpositeak eta oinarri biologikoko materialak garatzen ditugu, eta, haien bidez, produktu lehiakorragoak, seguruagoak eta efizienteagoak lortzen ditugu, ingurumena errespetatzen dutenak, garraio-, energia-, eraikuntza- eta osasun-sektoreetarako.
Prozesuan bildurik daude fabrikazio-prozesuen sintesia, diseinua, kalkulua, simulazioa eta prestaketa, harik eta planta pilotuan baliozkotu arte.
Gure esperientziari esker, materialak sintetizatzen, produktuak diseinatzen eta osagaiak fabrikatzen ditugu material polimerikoz, material eta prozesuen soluziorik onenak hautatuz aplikazioaren arabera, guztia ere ingurumenaren aldetik jasangarriak diren aukerak proposatuz eta ekonomia zirkularreko eredu baten aldeko apustua eginez.
Horretarako, lehengaien fabrikatzaileekin, materialaren transformatzaileekin, osagaien eta ekipo-ondasunen fabrikatzaileekin eta azken erabiltzaileekin lan egiten dugu, beren produktuetan soluzio berritzaileak inplementatzeko, bai bizitza baliagarrian, bai amaieran.
Polimeroen, konpositeen eta oinarri biologikoko materialen teknologia giltzarriak:
- Polimeroen, biomaterialen eta azpiproduktuen sintesi kimikoa.
- Mintz polimerikoen fabrikazioa.
- Biomasatik eratorritako materialak eta produktuak garatzea.
- Funtzionalizazioa, oinarri-materialaren prestazioak hobetzeko.
- Konpositezko egituren kalkulua eta diseinua.
- Funtzioak txertatzea konpositezko egituretan.
- Prozesatzea (autoklabea, aurreforma, RTM, T-RTM, influsioa, konpresioa, estrusioa, injekzioa, fabrikazio gehigarria).
- Prozesuak monitorizatzea eta simulatzea (4.0).
- Probaketak eta karakterizazioa.
- Bateratze-teknologiak.
- Jasangarritasuna ekonomia zirkularreko eredu batean.