Teknologia

Teknologia fotovoltaikoak

fachada-ventilada-vidrio-fotovoltaico-semitransparente-silicio-cristalino-contactos-traseros

Gure helburua da instalazio fotovoltaikoen energiaren kostu normalizatua (LCOE) hobetzea eta eguzki-energia integratzea sorkuntza banatuko eta autokontsumoko agertokietan, teknologia fotovoltaikoak garatuz.

20 urte baino gehiago dira eguzki-energia eraikinean, hiri-ingurunean, garraioan eta nekazaritza-ingurunean integratzen dugula, modu jasangarrian eta ingurumena errespetatuz.

Zer garapen eta soluzio ditugu teknologia fotovoltaikoetan?

  • Jasangarritasuna bultzatzen dugu eraikinetan, garraiobideetan eta nekazaritza-lurzoruan, besteak beste. Izan ere, soluzioak zelulan eta moduluan aplikatzen ditugu, energia-bihurketa eta -kudeaketa egiten dugu, eta instalazio fotovoltaikoen eragiketetan eta mantentze-lanetan dihardugu (E&M).
  • Gure sistemak ezarri ondoren lortzen diren elementuak energetikoki efizienteagoak eta iraunkorragoak dira, kontuan hartzen baititugu moduluen eta egituren karakterizazioa eta diseinu elektrikoa, termikoa, optikoa eta mekanikoa.
  • Material eta fabrikazio-prozesu berrien bidez egiten dugu hori.
  • Zure sistema fotovoltaikoen optimizazioa eta errendimendu ekonomikoa lor dezakegu, energia-bihurketarako eta -kudeaketarako eta E&M-rako aplikazioak garatuz: potentzia-kontrol eta -bihurketako sistemetarako, energia-kudeaketako sistemen diseinurako eta datuen analisirako hardwarea eta firmwarea.
  • Teknologia fotovoltaikoak garatzen eta sortzen laguntzen duten azpiegitura bereziak ditugu: moduluen fabrikazio-lerroa, karakterizazio- eta saiakuntza-laborategiak, potentzia-elektronikako eta mikrosareko laborategiak, outdoor saiakuntzarako espazioak.

Kanpo-aliatuak

IES-UPM - Instituto de Energía Solar de la Universidad Politécnica de Madrid
• CENER - Centro Nacional De Energías Renovables
CEA
CIEMAT
UNIVERSIDAD DE ANTOFAGASTA
Ikusi gehiago

Nazioarteko presentzia

Logo Solar Power Europe
EERA JP-PV
• ISES-International Solar Energy Society
Eduardo Román

Eduardo Román

Sistema fotovoltaikoen arduraduna