Jarduera eremua

Mugikortasun jasangarria

Tecnalia - Movilidad sostenible

Teknologia eta negozio-eredu berriak garatzen lan egiten dugu, etorkizunean ingurumen-inpaktu txikia duen mugikortasun-agertoki baterantz egiten laguntzeko, zeina konektatua, efizientea, segurua, adimenduna eta inklusiboa izango baita. Testuinguru horretan, mugikortasun-sistemen balio-kate industrialera ez ezik administrazioetara, mugikortasun-kudeatzaileetara eta erabiltzaileetara ere bideratzen dugu gure jarduna.

Zehazki, lurreko zein aireko garraio-ibilgailuen, komunikazio-sistemen eta energia-azpiegituren hobekuntzan ipintzen dugu arreta, baita hirietako eta hiriarteko ekosistemetan duten elkarreraginean eta integrazioan ere.

Hauek dira gure helburuak:

  • Garraio- eta mugikortasun-sistemen efizientzia hobetzea.
  • Ingurumen-kalitatea hobetzea, energia alternatiboak erabiliz.
  • Mugikortasun jasangarriko ereduetarantz egitea, hiri- eta metropoli-inguruetan.

Gure eskaintza

Bezeroak

boeing_logo
Logo Airbus Group Innovations
CAF
Logo talgo
Ikusi gehiago
catalogo movilidad sostenible tecnalia

Katalogoa. Murgildu etorkizuneko mugikortasunean: elektrifikatua, autonomoa, partekatua, konektatua, eraginkorra eta jasangarria (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa
catalogo-aeronautica-movilidad-sostenible-mini

Katalogoa. Belaunaldi berriko aeronautika (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa